- Titulua:
- Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako berezko masterra (2022-2023)
- Programa:
- Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako berezko masterra
- Data:
- 2022-10-03 / 2023-06-29
- Lekua:
- Mediateka.Teka 101, 1. solairua
Iparraguirre aretoa, 0. solairua - Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga BilbaoEuskal Herriko Unibertsitatea
- Formatua:
- Masterra
- Etiketak:
- Arte garaikidea
Kultura garaikidea
Hezkuntza - Laburpena:
- 2022-2023 ikasturtean arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako lehen Masterra jarri da abian, Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok emandakoa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.
Ezaugarri horiek dituen lehen masterra da Euskadin. Praktika artistiko eta kultural garaikideen errealitate berria ikuspegi aplikatu batetik ulertzeko eta programazioaren inguruan planteatzen diren gai guztiak ezagutu eta prestatzeko beharraren emaitza da.
Helburua da ikasleen profesionalizazioa bultzatzea, gaitasun espezifikoak eskuratuz arteak eta kultura garaikidea ikuspegi transdiziplinar eta berritzailearekin ulertzeko; eta ezagutzera ematea Azkuna Zentroa bezalako gizarte eta kultura garaikideko zentro baten kudeaketan eragina duten alderdi praktikoak. - Deskribapena:
- Masterra zortzi mintegiren inguruan antolatuta dago, eta horietan gai hauek jorratuko dira, besteak beste: testua eta hitza, artearen euskarriak, kultura eta eskubideak, publiko berrien sorrera, kuradoretza-praktikak, kudeaketa eta artxiboaren garrantzia. Bestalde, zeharkako lau arlo ditu, profesionalizazioarekin, eztabaidarekin, sarearen ezagutzarekin eta taldelanarekin lotuta, eta master-amaierako lana barne hartzen duen multzo bat.
Programa:
Zeharkako lerroak
- Erlazionatutako jarduerak:
- TFM 2022-23
- Bildumetan agertzen da:
- Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako berezko masterra
Dokumentazioa: