Thumbnail
Titulua: 
Javier Arbizu. Talud mediodía [erakusketa]
Programa: 
Komsiario berriak. Komisariatuak garatzeko programa, 2020-2021
Data: 
2022-02-04 / 2022-02-27
Lekua: 
Lantegia 1, 1. solairua
Artista(k): 
Bestué, David (1980- )
Lorenzo, Claudia Rebeca (1988- )
Pacomio, Julián (1986- )
Komisarioa(k): 
Arbizu, Javier (1984- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Komisariotza
Eskultura
Instalazio artistikoak
Performancea
Laburpena: 
Zentroan egonaldia izan ondoren, Javier Arbizuk “Talud mediodía” proiektua aurkeztuko du Komisario Berriak programaren esparruan. Proposamenak Julián Pacomio, David Bestué eta Claudia Rebeca Lorenzo artisten lanak bateratzen ditu, haien praktikek zerikusia baitute konbergentzia eta argiarekin.
“Talud mediodía” proiektua zentroko programazio-ildoekin hizketan ari da, bereziki zuzeneko arteekin eta arte bisualekin. Proposamenak, gainera, testuinguru desberdinetako artistak jartzen ditu agerian, eta interesak partekatzen ditu Lantegia. Ideien laborategian garatzen diren sorkuntzari laguntzeko programei lotuta abian diren hainbat lan-prozesurekin.
Deskribapena: 
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako Komisario Berriak programaren esparruan, Arbizuren lanak Bilboko toki ikoniko bat desegiteko prozesua du abiaburu: Artxandako jolas-parkearena. Hortik, “ezpondaren” eta “eguerdiaren” irudiak erreskatatzen ditu, eskulturatik eta performaziotik jarraitasunaren eta aldiberekotasunaren ideiak jorratzeko. Leku bat (ezponda, lurrei elkarri eusteko ematen zaien inklinazioa) eta une bat (eguerdia, eguzkia zeruan gorago dagoenean, zerumugaren lerroarekiko igoera eta jaitsiera markatuz eta eguna bitan banatuz) izango dira deribari ekiteko hasierako irudiak, eta deriban Pacomio eta Bestuéren proposamenak Azkuna Zentrora egokitzeko modua aztertuko da. "Komisario gisa nire zeregina izango da artistak entzutea, zaintzea, eta beren praktiketatik ulertzen saiatzea. Urrats laburrak eginez, pentsatuz forma hartzen joango den erakusketa bati laguntzea. Artisten, komisarioaren eta instituzioaren arteko konfiantzaz eta elkarrekin egonda, besterik gabe">/i>, proposatu du Javier Arbizu komisarioak.
Erlazionatutako jarduerak: 
Javier Arbizu. Talud mediodía
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak