Thumbnail
Titulua: 
consonni radio AZ-rekin FEST
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
Data: 
2020-01-24
Lekua: 
Auditorioa, -1. solairua
Egilea(k): 
consonni
Artista(k): 
Arnal, María (1987- )
Mursego‏
Zabaleta, Idoia
Hizlaria(k): 
Barcenilla, Haizea (1981- )
Hidalgo, Arrate
López-Pellisa, Teresa (1979- )
Torres, Helen
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Artea eta literatura
Feminismoa
Arte garaikidea
Literatura
Laburpena: 
consonni argitaletxeak Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaon duen egonaldiaren (2018-2019) amaiera ospatzeko Radio Show Live-a. Emakume sortzaileen topaketa, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri gisa eta irratia transmisore gisa hartuta.
Deskribapena: 
Amaiera ospatzeko, emakume sortzaileen topaketa bat antolatu nahi dugu, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri gisa eta irratia transmisore gisa hartuta. Amaiera-Radio Show Live-a Alhondiga Bilbaoko auditorioan izango da, eta funtsezko hiru literatura-lan hartuko ditu ardatz gisa, elkarrekin imajinatzen jarraitzeko abiapuntu modura. Batetik, hirurogeita hamarreko hamarkadan idatzitako bi nobela: Marge Piercy-ren ”Mujer al borde del tiempo” eta Lucy R. Lippard-en ”Yo veo/Tú significas”. Bestetik, Donna J. Haraway-ren ”Seguir con el problema” saiakera.
Hizkuntzarekin esperimentatzen den lan ahalduntzaileak, aktibismo feministan ibilbide luzea duten hiru egileren eskutik. Piercy, Lippard eta Harawayk bizi garen munduari buruzko begirada kritikoa izateko eta beste eszenatoki hobeak irudikatzeko eskatzen digute. Gosea zabaltzeko, literatura-lanak sartzeko eta literatura espekulatibo eta esperimentalaz hitz egiteko, Teresa López-Pellisak moderatutako mahai-inguru bikaina dugu, Haizea Barcenilla, Helen Torres eta Arrate Hidalgorekin.
Ekitaldiaren plater nagusia Idoia Zabaleta, Mursego eta María Arnal bezalako artista erreferentzialek jartzen dute, liburu horiek arteetatik zuzenean eta musikatik interpretatzeko gonbidatuak, hitza gorputz, ekintza eta soinu bihurtuz. Diziplina eta belaunaldi ezberdinetako emakume sortzaileak gurutzatzen dira: Mursego eta Lucy Lippard; Idoia Zabaleta eta Marge Piercy eta Maria Arnal eta Donna Haraway. Batzuen testuak inspirazio-iturri dira besteentzat. Zabaletak, Arnalek eta Mursegok literatur lan bakoitzaren interpretazio pertsonala egiten dute. Idatzitako hitzek gorputza hartzen dute oholtza gainean. Liburuak metamorfosiatu egiten dira hasierak aktibatzeko eta elkarrekin irudikatzeko. Zuzeneko Radio Show hau bi urte hauetan bizitakoa gogoratzeko unea da, eta azken bi urte hauetan zabaldu ditugun edukiak (podcastak eta liburuak) posible egin dituzten pertsona ugariei eskerrak emateko unea.
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea