Thumbnail
Titulua: 
El Mejor de los Mundos (EMDLM)
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2023-04-20
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Estudio Gheada
Pikaza, Ane (1984 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Nortasuna
Rol soziala
Teknologia
Laburpena: 
Estudio Gheadak El Mejor de los Mundos (EMDLM) estreinatuko dute, performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa.

Eszenaratze honetan, publikoak ikus-entzunezko autorretratu baten eraikuntza ikus dezake, zuzenean eboluzionatzen duena, protagonistak bizi izandako eta kontatutako esperientziei erantzunez. Horrela, elkarrizketa bat sortzen da antzezlearen eta teknologiaren artean, teknologia lagungarri baitzaio gailuen pantailen atzean ezkutatuta dagoen kanpoko publiko abstraktu eta urrunak kontsumitzeko moduko autorretratua eraikitzeko.
EMDLM proiektuak, besteak beste, aztertzen ditu nortasuna ezartzearekin lotutako gaiak, eraikuntza hori modu pribatuan egiten ez den gizarte batean, hautu, esperientzia eta akats guztiak publikoak baitira.
EMDLM diziplina anitzeko proiektua 2018an hasi zen instalazio artistiko gisa. Erretratu zatikatuak, desitxuratuak eta sarritan loturarik gabeak, ustezko arintasunaren azpian gizarte globalizatu eta konektatu bati dagokion tentsio existentziala ezkutatzen dutenak.
Sinopsia:Auditorioaren iluntasunean, emakume bat dabil. Oinez doan bitartean, bere bizitzaren balantzea egiten du, pixkanaka bere buruaren eta, horrekin batera, bere denboraren autoerretratua osatzen joango den narrazioa.
El Mejor de los Mundo antzezlanean zuzeneko autoerretratu honen eraikuntzaren lekuko gara, interpretearen eta bere burua erretratatzeko erabiltzen dituen ikus-entzunezko tresnen eta bizi den une historikoaren arteko elkarrizketa baten bidez. Zuzeneko kameren eta aurrez grabatutako loop-en bidez, protagonista bere nortasuna eraikitzen eta aletzen joango da, etengabe konektatuta dagoen etiketa baten urruneko kontsumorako egindako erretratua sortuz.
Deskribapena: 

Zuzendaritza: Gheada
Dramaturgia: Rut Briones
Aktorea: Ane Pikaza
Kamera: Ce Pams
Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
Ikusizkoak eta espazio eszenikoa: Gheada
Musika: Adrián García de los Ojos
Soinu-espazioa: Ibon Aguirre
Aholkularitza koregrafikoa: Jaiotz Osa
Eskerrak: Emilia Martín, Olatz Aldonza
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak