Thumbnail
Titulua: 
Screensaver
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2022-11-10
Lekua: 
Lantegia 1, Kubo Baltza, 1. solairua
Artista(k): 
Rodríguez, Manuel (1980 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Dantza
Etiketak: 
Arte eszenikoak
Gorputz-hizkuntza
Laburpena: 
Dantzaria, koreografoa eta artista bisuala den Manuel Rodríguezek dantzaren eta arte bisualen inguruan garatzen du lana, arreta berezia eskainiz sorkuntza-prozesuari.

La Fundición-en Dantzaldia, Nazioarteko Dantza Jaialdiarekin lankidetzan, Kubo Baltzan Screensaver aurkeztuko da, Manuel Rodríguezen diziplina anitzeko proiektua, kontenplazioaren kontzeptuan sakontzen duena eta aztertzen duena ekintza bisuala, zentzumenen, sinboloaren eta formaren bidez, nola bihur daitekeen fede-ekintza.
Instalazio koreografikoa performance batek eta pieza sortzeko prozesuan landutako material bisualez eratutako argazki-serie batek osatzen dute. Nazioartean sari ugari jaso dituen proiektu honek sakon aztertu nahi du nola lotzen den kontenplazioa izakiaren kontzientziarekin, nola zentzumenen, sinboloaren eta formaren bidez ekintza bisuala fede-ekintza bihurtzen den.
Piezaren bidez, Manuel Rodríguezek harremanetan jarri nahi ditu natural- naturala den zerbait, hain zuzen, gizakia, eta elementu artifizial bat, zehazki, software informatikoa.
Gorputzak pantaila-babesle gisa jokatzen du, aktibatzen baita infiniturantz proiektatzen den plano kognitibo berri batera igarotzeko. Gorputz-pantaila paisaiaren gainean jartzen da, eta anfitrioi gisa gidatzen gaitu, ozta-ozta ikusten orekaren eta harmoniaren bilaketan.
Deskribapena: 

Sorkuntza, interpretazioa, argazkia eta bideoa: Manuel Rodríguez
Argiteriaren diseinua: Xesca Salvá
Jantzien diseinua: Moisés Nieto
Euskarria: Graner Centre de creació, Festival Sâlmon 2014, CND Cía. Nacional de Danza, Centro Coreográfico de la Gomera, Teatro Victoria de Tenerife, Estudio DDZ Headquarters, Centro Coreográfico Canal, Conde Duque - Coreógrafos en comunidad.
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak