Thumbnail
Titulua: 
Urbanbat. Behatokia
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa
Data: 
2022-01-01 / 2023-12-31
Artista(k): 
Urbanbat
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Hirigintza
Hiriak
Ingurumena
Laburpena: 
Bi urteetan, hiri-behatokia aktibatu du, eta hausnarketa komun bat proposatu du, hiri garaikidean dimentsio askoko krisialdia (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, energetikoa, soziala) nola agertzen den aztertzeko.
Agora-formako arkitektura eramangarri gisa diseinatuta, Behatokia Zentroan eta hiriko hainbat tokitan jarri da, eztabaidarako guneak irekitzeko, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruz, baita arteak imajinario berriak sortzeko eta beste mundu posible batzuk proiektatzeko duen berrikuntza-gaitasunari buruz ere.
Programaren osagarri, herritarrek parte hartzeko dispositibo bat jarri da, ingurune hurbileko krisiegoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko.
Ikerketa-prozesu guztia Azkuna Zentroak urte honetan argitaratuko duen proiektuaren amaierako argitalpenean jasoko da.
Deskribapena: 
Behatokia hiri-behatoki bat da. Situation Room ireki eta parte-hartzaile bat. Dimentsio anitzeko (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, soziala…) krisi honen testuingurua hirian nola agertzen den eta arteak eta kulturak hiri-bizigarritasuneko baldintzei zer-nola lagun diezaieketen ikus daiteke bertatik.
Agora-formako arkitektura eramangarri gisa diseinatuta, Behatokia Zentroan eta hiriko hainbat tokitan jarri da, eztabaidarako guneak irekitzeko, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruz, baita arteak imajinario berriak sortzeko eta beste mundu posible batzuk proiektatzeko duen berrikuntza-gaitasunari buruz ere. Programaren osagarri, herritarrek parte hartzeko dispositibo bat jarri da, ingurune hurbileko krisiegoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko.
  • Behatokia 1 - Kutsadura eta osasun-krisiaa (2022-10-06). Proiektua Zentroko Ate Irekien Jardunaldiaren esparruan aurkeztu da, Olga Subirós eta Diego Sologurenen parte-hartzearekin.
  • Behatokia 2 - Hiria mahai gainean (2023-01-21). Behatokiaren bigarren topaketa Erriberako Merkatuan izango da eta elikagaien krisia eta hiri diseinua hartuko ditu hizpide.
  • Behatokia 3 - Gentrifikazioa eta hirirako eskubidea (2023-03-16). Behatokiak martxoan jarraitzen du gentrifikazioari eta hirirako eskubideari buruzko topaketa batekin. Hirugarren kokapen hau Areatzako oholtzakean izango da.
  • Behatokia 4 - Zombi-espazioak (2023-06-04). Topaketa horretan gogoeta egingo da logika espekulatiboek espazioei buruz, interes pribatuek baldintzatutako kudeaketa publikoek, hasi eta geldiarazitako obrek…
  • Behatokia 5 - Renaturbanizar (2023-07-13). Mundu zientifikoak "Esperientziaren iraungipena" deitzen dio gizakiok egiten dugun ingurumenaren eta naturaren arteko bereizketa emozionalari, batez ere gero eta pertsona gehiagoren bizileku diren hirietan eta hiri-inguruneetan eta ingurune teknologikoetan.
  • Behatokia 6 - Migrazioak (2023-09-28). Proiektu honen seigarren eta azken topaketak migrazio-fluxuek hirietan sortutako eraldaketak ditu ardatz.
Erlazionatutako jarduerak: 
Urbanbat. Behatokia 1: Kutsadura eta osasun-krisia
Urbanbat. Behatokia 2: Hiri mahai gainean
Urbanbat. Behatokia 3: Gentrifikazioa eta hirirako eskubidea
Urbanbat. Behatokia 4: Zonbi-espazioak
Urbanbat. Behatokia 5: Renaturbanizar
Urbanbat. Behatokia 6: Migrazioak
Behatokia. Observar y transformar la ciudad desde las prácticas artísticas y culturales
Bildumetan agertzen da:
Kolektibo Egoiliarrak