- Titulua:
- Urritu
- Data:
- 2023-06-07 / 2024-01-07
- Lekua:
- Erakusketa aretoa, -2. solairua
- Artista(k):
- Bergado, Bene (1963- )
- Komisarioa(k):
- Juan Luis Moraza
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Instalazio artistikoak
Artearen teoria
Eskultura - Laburpena:
Bene Bergado eskultoreak erakusketa-proiektu espezifiko bat aurkeztuko du Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoarentzat, Urritu izenburukoa, artistak Bilbora egindako itzulera agertzen duena eta alderdi biografikoak eta ideologikoak uztartzen dituena.
Lan berri honetan, Bene Bergadok Urritu infinitiboa proposatzen du "gure gizarte garatuen –horrela deitzen baitzaie– ekoizpenaren eta kontsumoaren hazkunde esponentzial eta mugagabearen aurrean". Izan ere, "bizi gara naturak milioika urtez gorde zituen baliabideak inolako begirunerik gabe xahutzen, eta horrek krisi global batera eraman gaitu, baliabide naturalen agortze batera", ohartarazi du.
Ekintzarako dei horrek zeharkatzen du Juan Luis Moraza artistak komisariatutako erakusketa. Alde horretatik, erakusketako instalazio eta eskulturek desazelerazio baten beharrarekin dihardute, mugaren kontzientziaren bidez, energia gutxiko eta ezinbesteko bizi-aldaketez beteriko etorkizun hurbilera egokitzeko. Komisarioak zehazten duenez, kode eta sistema desberdinak egituratzen dituen diagrama handi gisa, “Urritu erakusketak agerian jartzen du artearen eta aztertzen duenaren artean dagoen tentsio dinamikoa: bere prozesu artistikoen eta gairik esplizituenen artekoa”.
Erakusketan, honako instalazio hauek nabarmentzen dira: Tierra quemada, 4 partetan zatitutako dorre elektriko batez osatua eta habitat edo babesleku bihurtua; eta Generador, biltegirako pilaketa baten modura, “bateria gisa jarduten duena, obraren intentsitatea sortzen, zeinaren aberastasunak eta konplexutasunak ikuslea behartzen baitu errealitateaz jabetzera”.
Horrela, Urritu ez da erakusketa honetako edukia edo gaia bakarrik, esperientzia artistikoaren berezko konpromisoa ere bada.- Bildumetan agertzen da:
- Erakusketak
Dokumentazioa: