Prototipoak bienalean, Ainhoa Lekerikak esku-hartze kolektibo bat aktibatuko du zentroko erakusketa-gunean. Hormari musu emanez, karmin gorriz marraztuko dira aretoko paretak. Intimitate-harreman batetik abiatuta, pertsona-talde bat elkartzen da, eta sentsibilitate aktibo batetik musu ematen dio lekuari. Horrek sortzen dituen formen iruditeriak erantzun egin nahi die desira jakin batzuei, marrazkia oroitzapenekin eta ezagutzarekin konektatzeko modu gisa ulertuta.