Thumbnail
Titulua: 
El hombre orquesta
Data: 
2022-02-22 / 2022-05-01
Lekua: 
Mediateka. Galeria
Artista(k): 
Pueyo, Jesús (1971- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Instalazioa
Etiketak: 
Ikus-entzunezkoen artxiboak
Antzerkia
Laburpena: 
Jesus Pueyo diziplinarteko artistak "El hombre orquesta" erakusketa-proiektua aurkeztuko du, bideo multikanaleko instalazio tragikomikoa. Sinkronizatutako hiru bideo- eta audio-kanalen bidez, horma baten gainean jarritako eta bertikalki orientatutako formatu handiko hiru pantailatan proiektatzen dira. Artistak azaldu duenez, "italiar erara egindako antzerki gisa antolatutako display honi buruz, egilea hainbat pertsonaiatan banatzen da, eta horiek tragikomedia digital bat osatzen dute, horretan inork parte hartu nahi ez badu ere"

A PERTSONAIA: "Zein da istorioa?"
B PERTSONAIA: "Ez dago istoriorik"
C PERTSONAIA: "Edo istorioa da ez dagoela istoriorik"
A PERTSONAIA: "Argumenturik gabeko ipuina?"
C PERTSONAIA: "Horrelako zerbait"

Jesús Pueyok idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko lana egileak berak interpretatzen du. Raúl Lomasen laguntza izan du musika-konposizio eta -zuzendaritzan.
Deskribapena: 
1940ko hamarkadako barietate-antzerkiaren antzera, Jesús Pueyok ikus-entzunezko pieza bat osatu du, hiru bideoeta audio-kanal sinkronizatuz. Bertan magia, umorea, mugimendu-koreografiak eta une intimoagoak daude, eta horma baten gainean kokatutako eta bertikalki orientatutako formatu handiko hiru pantailatan proiektatzen da.

Fitxa artistikoa:
  • Formatua: HD (Kanal bakarreko bideoa eta bideo-instalazioa)
  • Iraupena: 23 minutu (loop)
  • Ekoizpena, gidoia eta zuzendaritza: Jesús Pueyo
  • Jatorrizko musika eta lokuzioen grabazioa: Raúl Lomas
  • Argiak: Olga Ruíz
  • Soinu postprodukzioa: Kiko Monzón
  • Interpretatzaileak: Jesús Pueyo
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak