Thumbnail
Titulua: 
Isabel de Naverán. Uhina gogoan
Programa: 
Ikertzaile AZ Kideak
Data: 
2021-2023
Artista(k): 
Naverán, Isabel de (1976- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Komisariotza
Irudiak
Idazkera
Laburpena: 
Isabel de Naveran komisario eta idazlea hina gogoan proiektua lantzen ari da 2021eko otsailetik. Uhina gogoan idazketa kuradoretza-modu gisa hartzen duen ikerketa-eremua. Arreta berezia jarriz gorputzaren pertzepzioan, zentzumen sentsorial eta intelektualen lokailua den aldetik, proiektuak idazketa bat entseatunahi du, aldi berean entzuteko gailu eta ikerketa-metodologia dena: saiakerako idazketa, sentsuala, sentikorra, fisikoa eta materiala.
Uhina gogoan proposamenak Ursula K. Le Guinen “The Wave in the Mind. Talks and Essays on the Writer, the Reader, and the Imagination” (2004) liburuaren jatorrizko izenburutik hartu du izena. Gaztelaniaz Contar es escuchar. Sobre la escritura, la lectura, la imaginación izenburuaz argitaratua.
Jatorrizko titulua –The Wave in the Mind– aukeratzeko, Virginia Woolfek Vita Sackville-West poeta, idazle eta lorategi diseinatzaileari 1926an bidalitako gutun batean oinarritu zen Le Guin. Gutunean, idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen du Woolfek. Prozesu horrek eskatzen du behaketa-modu sentikor batean kokatzea fisikoki. Woolfek olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina itsas zabalean, ozeanoaren erdian hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen baita. Idazten duenaren zeregina, bere ustez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta apar moduan finkatzen den bitartean. Dioenez, soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa.
Txanda hartuz, de Naveránek honela deskribatzen du bere proposamena: "Nire buruari galdetzen diot ea idazketa hainbat planutan lekua egiteko modu bat izan daitekeen: planu espazialean, mentalean, identitarioan, denborazkoan. Hunkitu gaituenarekiko konexioan sartzeko modu gisa idaztea, eta gertuenetik mundua egiteko modu gisa idaztea. Uhina gogoan saiatuko da idazketa somatiko bat praktikan jartzen, idazketa performatiboa delakotik bereizten dena, ez baitu jarduten (edo ez soilik) irakurlearen gorputzean. Idazkera somatikoak Historiaren inskripzioa erakusten du gorputzetan, ikasitako, oinordetzan hartutako edo imitatutako keinuen bidez, baina baita fisikoki hartzen ditugun pertzepzio-moduen, begiratzeko, sentitzeko eta ikusteko moduen eta kontatzeko, esateko eta hitz egiteko moduen bidez ere. Zentzu horretan, hizkuntza hartzen du artearen ikerketan interpelatzen gaituenarekiko erlazioak osatzen dituzten estratuak ikusteko eta erakusteko gai den materialtasun gisa. Gorputz-pentsamenduaren praktika bat ere bada, eta auzitan jartzen du gorputzaren kontzeptua, anatomia gisa, subjektibotasun indibidual eta besterenezina mugatzen eta jasotzen duen espazio fisiko gisa ulertuta".
Uhina gogoan lanak aurrera jarraitzen du Isabel de Naveránek aurretik egindako ikerketekin, zeinak gorputzek eta keinuek munduarekiko harremanak berregokitzeko prozesuan betetzen duten lekuaren ingurukoak diren.
Hala, Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa egin duen lehen urtea bat dator egile gisa argitaratu dituen lehen bi liburuen argitalpenarekin. Alde batetik, Envoltura, historia y síncope (Caniche, 2021) lana dago, ibilbide luzeko ikerketa bat, Antonia Mercé y Luque (La Argentina) dantzariaren heriotza eta 1936ko uztailean Bigarren Errepublikak izandako bat-bateko kolapsoa harremanetan jartzen dituena. Ikerketa horretan, gorputza historiaren larrialdi-leku gisa agertzen da, eta irudiak eta testuak ehuntzen dira idazkeran, kontatu nahi duen saioak eraginda. Bestetik, Ritual de duelo (consonni, 2022) liburua dago, ahots mental gisa dabilen idatzia, haren amaren heriotzan izandako lagun-egite kolektiboan nozitutako sentsazio fisikoak berreskuratu nahi dituena.
Metodologikoki, Uhina gogoan lanak gutun-trukearen itxura hartzen du, baina gutun-trukea baino zerbait gehiago dela ulertuz. Korrespondentzia erantzuteko modu bat ere bada, bat-etortzeak eta baliokidetasunak hautemateko modu bat, eta, orobat, ahots desberdinen arteko tentsioak, frikzioak eta une bateko eta aldiko berregokitzapenak hautemateko modu bat.
Premisa horretatik abiatuta, Naveránek, 2021etik, lau aldetik ditu korrespondentziak, Lorea Alfaro, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Andrea Soto Calderónekin. Hainbat arlotatik –arte, arkitektura, diseinu, filosofiatik–, lau gonbidatuen zereginak interpelatzen du eta tartekatzen da Uhina gogoan ikerketaren edukiak sostengatzen eta elikatzen dituzten galderetako batzuetan.
Deskribapena: 
2021etik 2023ra bitartean, proposamen honek hainbat fase eta formatu izan ditu, publikoari irekita: topaketa bat, irakurketa-talde bat, podcasten sorta bat, mintegi bat eta, azkenik, izen bereko liburu polifoniko bat. .

EGITARAUA:

  • 2022ko urtarrilaren 13 - Envoltura, historia y síncope. Hitzaldi performatiboa. Sarrera, Andrea Rodrigoren eskutik.
  • 2022ko irailaren 7 eta 8 - Uhina gogoan. Irakurketa-talde. Topaketa: Lorea Alfaro, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Andrea Soto Calderón. Alejandro Alonso Díaz, June Crespo, Estanis Comella, Pablo Marte, Karlos Martínez Bordoy, Ion Munduate eta Idoia Zabaletarekin batera.
  • 2022ko urria-abendua - Uhina gogoan. Bigarren mailako ahozkotasuna. Podcast formatuan lau gonbidaturekin: Lorea Alfaro, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Andrea Soto Calderónekin
  • 2023ko urtarrilaren 10 - Uhina gogoan. Idazketaz, irudiaz, keinuaz eta gorputzaz azpitituluarekin mintegia. Hizlariak: Lorea Alfaro, Marie Bardet, Emanuele Coccia, María García Ruiz, Isabel de Naverán, Andrea Soto Calderón.
Erlazionatutako jarduerak: 
Envoltura, historia y síncope
Uhina gogoan. Irakurketa-talde
Uhina gogoan. Bigarren mailako ahozkotasuna [Podcasta]
Uhina gogoan. Idazketaz, irudiaz, keinuaz eta gorputzaz
Argitalpena: 
La ola en la mente
Bildumetan agertzen da:
Ikertzaile AZ Kideak