Thumbnail
Titulua: 
Baso bidaiariak / Bosques viajeros
Programa: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
Data: 
2021-06-01 / 2021-09-19
Lekua: 
Terraza
Artista(k): 
Ais, José Ramón (1971- )
Komisarioa(k): 
Casado, Rosa
Pérez, Fernando
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Instalazioa
Etiketak: 
Instalazio artistikoak
Zuhaitzak
Laburpena: 
José Ramón Aisen Baso bidaiariak / Bosques viajeros espazio publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa da. Terrazan instalatuta, arboreto bat antolatzen du lerroan, espazioa diagonalean zeharkatzen duen erabilera publikoko lorategia. "Arbolado para calles, imperios y paraísos" seriearen baitan dago, artistak Erroman egin zuen egonaldian hasitako proiektuan; zuhaitz-lerrokatze patroiak eta ereduak sortzen ditu, zuhaitzen historiatik eta testuingurutik abiatuta kontakizunak eraikiz.

Baso bidaiariak / Bosques viajeros lanean Euskadiko zuhaitzen historia da ardatza: horietako batzuk jatorriz tokiko basoetakoak dira, beste batzuk beste nonbaitetik ekarriak. Lerrokatzea osatzeko, haritzak (quercus robur), pagoak (fagus sylvatica), lizarrak (fraxinus excelsior), palmondoak (washingtonia robusta) eta pinuak (pinus insignis) erabili ditu.

Baso bidaiariak / Bosques viajeros honetan, zuhaitzek gure historiaren bilakaeran duten garrantzia azpimarratzen da, eta gure egungo harreman eta jardunbideei buruzko galderak eragiten ditu.
Erlazionatutako jarduerak: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2021)
Baso bidaiariak / Bosques viajeros Etxebarria Parkean
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2021)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak