Thumbnail
Titulua: 
T.R.A.U.M.A. Transiciones, Resistencias, Amnesias, Utopías, Migraciones, Anormales
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
Data: 
2019-20-01 / 2019-10-22
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0. solairua
Egilea(k): 
consonni
Hizlaria(k): 
Sacchi, Duen
Santo, Magdalena de
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Kultura garaikidea
Queer teoria
Laburpena: 
T.R.A.U.M.A Magda De Santok eta Duen Sacchik gidatutako irratsaioa da, queer/Kuir/Cuir komunitateko artista, ikerlari, kuratore, aktibista, idazle, sortzaile eta langileen diasporako eta migrazioko esperientziatik abiatuta sortutako kultura publikoak partekatzera gonbidatzen duena.
T.R.A.U.M.Ako ahotsek etxera eramango gaituzte, eta izan litezkeen beste etxe batzuk ere ekarriko dizkigute; areago, beharbada elkartutako gure ahotsek Audre Lorderen "diferentziaren etxean" bizi den komunitate amestuaren antz apur bat izango dute.
Deskribapena: 

PROGRAMAK

  • #01. Euro dream. (2019/10/01) - Trauma sexual eta nazionalari loturiko erresistentziazko migrazio estrategiak. Gorputz indigenekiko espoliazio kolonialaren aurrekari historikoak. Gaur egungo kolonialitateak marokoar trans eta queer gorputzen gain dituen ondorioen lekukotasunak. LGTBren Mendebaldeko eraikuntzaren kritika.
  • #02. Transicionar en diáspora (2019/10/01) - Azal, etxe eta genero aldaketa, migrazio prozesuetan. Espainiako estatuko trans feminitateen eta belztasunen lekukotasunak. Legezko prozesuak, babesa eta bizirik irauteko estrategiak.
  • #03. La escuelita blanca (2019/10/02) - Biolentzia instituzionala eta erresistentzia molde migratzaile kolektiboak. Eredu kapitalistei eta sozialistei buruzko kritikak.
  • #04. La fragilidad del cuerpo amado (2019/10/02) - Zaintza, diasporan. Gaixotasunei loturiko kalteberatasun egoeretako zaintza prozesuak, migrazioan eta diasporan.
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea