
- Titulua:
- Voces que caminan
- Programa:
- Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
- Data:
- 2019-09-24 / 2019-12-10
- Lekua:
- Kulturen Ataria, 0. solairua
- Egilea(k):
- consonni
- Hizlaria(k):
- Villota Toyos, Gabriel (1964- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoconsonni
- Formatua:
- Podcast-a
- Etiketak:
- Kultura garaikidea
Soinuak - Laburpena:
- Bruce Chatwin-ek kontatzen duenez, aborigenek oinez ibilitakoa gogoan izateko kantuak erabiltzen zituzten; kantu horiek abestean, soinu-mapa bat interpretatzeko aukera ematen zuen baliabide mnemotekniko bat aktibatzeaz gain, ahotsean eta kontakizunean oinarritutako kantuaren sonoritatea bera material bihurtzen zen. Bizileku ditugun hiriak zarataz beteta daude: saturazio horrek ez du entzuten uzten, horretarako isiltasuna behar baitugu. Eta isiltasun hori hiriguneetatik urrun dago, boterearen eta kapitalaren eremuetatik bereizita dauden lekuetan.
Programa honen abiapuntua bi ideia horiek gurutzatzea izan zen: ahotsaren soinua entzuteko isiltasun nahitaezkoa bilatzea, alde batetik, eta gorputza eta haren soinua behatzea, beste alde batetik, bestea behatuz, ahotsaren euskarri ezinbesteko gisa. - Deskribapena:
-
PROGRAMAK
- #01. Abestiaren trazuak (ahotsak eraikitako paisaia) (2019/09/24) - Kantak sortutako mapa horietako iruditik hasita, liburuan agertzen den bezala, eta ‘homo sapiensaren’ kontinente-arteko bidai luzeak ere jarraituz (Luigi Cavalli-Sforza genetista eta antropologoaren testuen eskutik), Carmen Pardo irakaslearekin (Unibertsitatea Girona) elkarrizketan izango gara gainean hauen inguruan.
- #02. Nomadak eta transhumanteak (2019/10/29) - Leongo unibertso maragatoa, nomadismoa bizitzeko modu berezi batetik eraikia; Espainiako mendebaldean artaldeak mugitzeko erabilitako kanada errealak, eta antzeko beste esperientzia batzuk, María Sánchez idazle eta albaitariarekin hitz egiteko hondoko oihala izango dira, gorputzak eta haien ahotsak landa-ingurunetik mugitzean oinarritutako bizipenei bur.
- #03. Gorputzaren soinu-deribak hiri-periferian (2019/11/19) - Genero zinematografiko bereziki emankorrak daude hiri periferia erakusteko orduan: horietako bat Neorrealismoa izan zen, eta baita Cinema Nuovo ere, biak Italian. Baina programa honetan, lehenago, bulebar periferikoetan ibiliko gara, Baudelaire eta Benjaminen flâneurrarekin, eta deanbulazio surrealistekin eta noraezean dabiltzanekin jarraituko dugu, Pasolini, Antonioni edo de Sicaren filmetan gure begien aurrean zabaltzen diren paisaia liminal horietan barrena gidatzeko balio digutenak; programa honetan Leire Ituarte (EHU) irakaslearekin hitz egingo dugu.
- #04. Artea zelaitik kanpo (2019/12/10) - Azken programa honetan, Espainiako hainbat espazio artistiko garaikide zeharkatu nahi ditugu, hain zuzen ere, zelaiaren eta hiriaren arteko muga periferikoan sortzen direnak, eta, neurri batean, baita arte instituzioaren periferian ere, batez ere hirigintzaren esperientzia den heinean. Bitxia bada ere, espazio horietako askok leku berezia utzi dute soinuaren eta ahotsaren lanetarako. Alfredo Puente (Cerezales Fundazioa, Leon), Clara Garí (Nau Coclea, Girona), eta Juan Guardiola (CDAN, Huesca) izango ditugu solaskide.
- Erlazionatutako jarduerak:
- consonni radio Az-rekin
- Bildumetan agertzen da:
- AZ Irratia - Kultura garaikidea
Dokumentazioa: