
- Titulua:
- Phoenix Ragazza
- Programa:
- Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
- Data:
- 2019-09-27 / 2019-12-17
- Lekua:
- Kulturen Ataria, 0. solairua
- Egilea(k):
- consonni
- Hizlaria(k):
- Olaizola Lizarralde, LurUriarte, Jone Alaitz
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoconsonni
- Formatua:
- Podcast-a
- Etiketak:
- Zinema
Irrati bidezko zabalkundea
Feminismoa - Laburpena:
- Phoenix Ragazza, Jone Uriarte eta Lur Olaizolaren gidatuta, consonnik aurkezten duen irratsaioetako bat da bere consonni radio Az-rekin irrati-egorlean. Euskara hutsean egindako programa honek zinema eta irratiaren arteko erlazioa proposatzen du ikuspegi feministatik, begiak eta begirada entzute bilakatzeko.
- Deskribapena:
-
PROGRAMAK
- #01.Born in Flames (2019/09/27) - Phoenix Ragazza irratsaioaren lehen saio honetan, filmaren inguruan arituko gara era ezberdinetan. Alde batetik, pelikulari buruz hitz egingo dugu: bere zuzendaria, filmaketa prozesua, izan zuen harrera, zaharberritzea eta berrestreinaldia. Baina batez ere, proiektu honek dituen mezu eta forma anitzetan murgildu nahi dugu. Horretarako, pelikula gaur egungo egoerarekin alderatuko dugu kolektibotasunetik. Programa honetan ahots ezberdinak elkartuko ditugu, collage forma emanez: gurekin izango ditugu Egiako emakume /brigada, Krii kolektiboa eta Arantza Santestaban. Honey-ek bere irratsaioan esango lukeen bezala: “Emakumezko beltzak, adi egon, emakume zuriak, prest egon, emakume gorriak, eutsi! Hau gure momentua da eta guztiek jakin behar dute”.
- #02. Spell Reel (2019/10/22) - Phoenix Ragazza-ren bigarren saioan "Spell Reel" pelikula izango dugu abiapuntu. Filipa César artista eta zinegile portugaldarrak eraikitako film kolektibo bat da. Ardatzean Guinea-Bissauko zine militantearen artxiboa dago: Kolonia portugaldarraren aurkako independentzia gerra (1963-1974) erakusten duten irudi eta soinuak. 2011 urtean artxiboa berreskuratu zenean oso egoera txarrean zegoen. Herrialdearen historia bera bezala. Zer egin zure eskuetara iristen den irudi eta soinu artxibo batekin? Galdera honi erantzuteko bidelagunak Itziar Orbegozo, Maddi Barber, Mirari Echávarri eta Tamara García zinegileak izango ditugu.
- #03. Lucrecia Martel. La Cienaga (2019/11/26) - Desegindako oheak, maindire zimurtuak, lokatzez zikindutako oinak ohe gainean eta etengabe jotzen ari den telefonoa. Anai arreben korrikaldiak etxe barruan, elkarri gorrotoa dioten bikote triste baten udako azken egunak. Kanpoan igerileku likatsu bat dago, ur berde eta ilunekin, erdi utzirik. Honen ertzean, garai hobeak ezagutu dituzten hamakak ilara desordenatuan pilaturik. Giroa pisutsua da, ekaitza ekarriko duen egun sargori eta hezea. Phoenix Ragazza 3. saiorako Lucrecia Martel zinemagile argentinarraren "La ciénaga" filma izango dugu hizpide. Literaturarekin lotura polita du filmak eta hala, ariketa bat proposatu diegu gure inguruan bizi diren eta asko estimatzen ditugun idazle eta zinemagileei: beren haurtzaro garaiko beldurrezko eta fantasiazko istorioak konta diezazkigutela, pelikulan agertzen den ohe horietako baten gainean egongo bagina bezala, guztiak botata eta elkarri uda giroko istorioak kontatzen. Besteak beste Aintzane Usandizaga, Kimia Kamvari eta Maren González izango ditugu gurekin.
- #04. Marguerite Duras. Le Camion (2019/12/17) - Isiltasuna. Eta bat-batean, musika.Leku ilun eta itxia. Gortinak korrituta daude. Lanparak, piztuta. Alfonbrak. Ispiluak. Gela bat da. Gortina zuri baten bidez, eguneko argia. Lekua, beraz, argitik babestuta dago. Mahai-inguru bat ikastetxean. Haren ondoan, eserita dauden bi pertsonaia: Gérard Depardieu eta Marguerite Duras. Eskuizkribuak mahai gainean. Filmaren istorioa irakurria izango dela esan nahi du. Biek irakurriko dute istorioa.
- Erlazionatutako jarduerak:
- consonni radio Az-rekin
- Bildumetan agertzen da:
- AZ Irratia - Kultura garaikidea
Dokumentazioa: