
- Titulua:
- Contracömic
- Programa:
- Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
- Data:
- 2019-04-30 / 2019-07-09
- Lekua:
- Kulturen Ataria, 0. solairua
- Egilea(k):
- consonni
- Hizlaria(k):
- Casillas, Elizabeth (1986- )Crespo, Borja (1971- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoconsonni
- Formatua:
- Podcast-a
- Etiketak:
- Komikiak
Fanzineak
Kultura garaikidea - Laburpena:
- Borja Crespok eta Elizabeth Casillasek gidatutako "Contracömic" da consonnik aurkezten duen programetako bat, komikiaren eta haren askotariko aukeren bitartez gure munduan beste mundu batzuk aurkitu nahi dituena. Fanzinea objektu artistiko moduan, autoedizioa adierazpide bezala, komikia aktibismo eta tresna kritiko gisa, istorio ilustratu konprometitua... Esparru grafikoan eta beste arte batzuen artean ongarritze gurutzatua esploratu, joera berriei ahotsa eman, adierazpide berriak zabaldu dituzten goranzko talentuak eta ezinbesteko sinadurak ezagutu. "Contracömic" saioaren jomuga era honetako entzuleak dira: kulturan oro har eta komikian bereziki interesatuta daudenak.
- Deskribapena:
-
PROGRAMAK
- #01. "Begirada berriak" (2019/04/30) - Contracömic saioko lehen atal honetan, komikiaren arloko joera berrien kartografia bat osatuko da, komikiaren kontzeptua iraultzen ari diren abangoardiak zein diren jorratuz, eta Maria Medemekin hitz egingo dugu; gorantz datozen artisten artean interesgarrienetako bat da, eta Bartzelonako Comic-aren azken edizioan Egile Errebelazioaren saria irabazi berri du. Gure tertulian, antzinako eztabaida batera itzuliko gara, Roberto Massoren "Cadencia" obra berria argitaratu ostean, berriro eztabaida gunera itzuli den gaira: Zer da komiki bat?
- #02. "Musu truk" (2019/05/21) - Bigarren emanaldian, Contracömic-ekkomikiaren eta pinturaren artean dagoen harreman estuari heldu dio. Besteak beste, María Luqueren "Noticias de pintores" eta Eleanor Davisen "¿Arte? ¿Por qué?" artelanak ditu aztergai. Elizabeth Casillasek eta Borja Crespok gidatutako programak aurrera jarraitzen du, Klari Moreno artista polifazetikoari egindako elkarrizketa batekin. Hizketan aritzen dira, artista eta erakusketetako komisario gisa izandako esperientziaz, eta sakon jorratzen dute komikia museoetan sartzeko auzia. Azkenik, Conxita Herrero marrazkilariak azken tertulian parte hartzen du, komikiaren arloan dagoen ezegonkortasuna eta jendeak marrazkiak"musu truk" eskatzeko duen ohitura txarra aztertzeko.
- #03. "Buru-hausgarria" (2019/06/11) - Contracömic bere hirugarren saioan, komikien ekarpena aztertuko du hain interesagarria den buruko-gaixotasunen gaian, "Podía volar" lan berria edota Epiléptico lan klasikoa aipatuz, ezinbesteko beste titulu batzuen artean. Elizabeth Casillas eta Borja Crespo programa zuzendariak, Lorenzo Montattore elkarrizketatuko dute, gaurko panoramaren talentu iradokitzaileen gazteetako bat, "La muerte y Román Tesoro" edo "¡Cuidado, que te asesinas!" bezalako lanekin. Bestalde, Higi Vandis marrazkilariak ere parte hartuko du azkeneko hizketaldian, komikiaren eta espektro zabaleko beste diziplina batzuen arteko mugei eskainitakoa.
- #04. "Tebeo handiak irakurle txikientzat" (2019/07/09) - Contracömic komikiaren laugarren atala haur eta gazteentzako komikiari buruzkoa da. Txikienei zuzendutako istoriotxoak, irakurle handienak ere erakar ditzaketenak. "Superpatata", "Luces nocturnas", "Leñadoras" edo "La caca mágica" bezalako lanak eta binetetan adin goiztiarrean hasteko kontuan hartu beharreko beste hainbat adibide. Elizabeth Casillasek eta Borja Crespok, saioaren gidariek, Natacha Bustos elkarrizketatu dute, "Moon Girl eta Dinosauro Diabolikoaren" atal grafikoaren arduraduna. Azken solasaldian, Patricia Millan liburu-saltzaileak lagunduta, haurrentzako komikiaren bilakaeraz, gaian interesa duten argitaletxeez eta liburu-denden funtzionamenduaz arituko dira, besteak beste.
- Erlazionatutako jarduerak:
- consonni radio Az-rekin
- Bildumetan agertzen da:
- AZ Irratia - Kultura garaikidea
Dokumentazioa: