
- Titulua:
- Voces en el jardín
- Programa:
- Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
- Data:
- 2018-10-02 / 2019-12-03
- Lekua:
- Kulturen Ataria, 0. solairua
- Egilea(k):
- consonni
- Hizlaria(k):
- San Juan, Alicia
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoconsonni
- Formatua:
- Podcast-a
- Etiketak:
- Kultura garaikidea
Kultura zabalkundea
Podcasting-a - Laburpena:
- "Voces en el jardín" Alicia San Juan kazetariak gidatzen duen programa berria da, non profesional desberdinek hitz egiten duten, haien iritziak eta hausnarketak emanez eta gai desberdinak jorratuz. Ahotsak hitz egiten, laztantzen, eztabaidatzen, erantzuten, bat ez etortzen.
- Deskribapena:
SAIOAK - 2018
- #01. Jatorriak (2018/10/02) - Lehen saio honetan Jon Maia bertsolaria eta Txani Rodriguez idazle eta kazetaria dira protagonista. 60ko hamarkadan Galiziatik eta Extremaduratik Euskal Herrira gauzatu zen emigrazioaren gainean hausnartzen dute biek. Txani Rodriguezek bere Agosto (Lengua de trapo) eleberrian eta Jon Maiak Riomundo liburuan (Txalaparta). Kontaketa desberdinak, leku desberdinetan idatziak, baina elkar batzen diren funtsezko gogoetak dutenak.
- #02. Erronkak (2018/11/13) - Liburu salmentaren jaitsierak eta liburu-denda askoren itxierak liburu-denda klasikoaren kontzeptua baztertu du, baina ez du desagerraraztea lortu. Liburu-dendarik gabe geratu ziren auzo eta hiri askok, orain, berriro ere berreskuratu dute. Bizitza berri bat al dago leku hauentzat? Javier Nevado (ANTI Liburu-denda), Paz Gil (Gil Liburu-denda) eta Josu Mazas (Bilbo Liburua) liburu-saltzaileekin hitz egingo dugu, aurresan ezkorrenak desafiatzen dituzten liburuen ezagutzaile, maitale eta konplize direnak, eta bere pasio literarioa zabaltzen digutenak "Voces en el Jardín" programako bigarren saioan.
- #03. Babesak (2018/12/04) - "Voces desde el jardín" programak babes-espaziotzat jotzen ditu toki hauek: Konpartitu, musika eta haren didaktika ezagutarazteko asmatua; Píkara Magazine, teoria eta praktika feminista ezagutarazteko aldizkari digitala; Histería Kolektiboa, emakumez osatutako kolektiboa, artea, kultura eta eraldaketa sozialean ardazten dena; Vía de Fugara joaten garen aldi bakoitzean esperientzia berria izateko aukera ematen digun lokala. Hiria berpizten eta ikuspegi berriak sustatzen dituzten tokiak. Gure ahotsen lorategian: María Salazar, June Fernández (online),Juan Feijó eta Pablo Allende.
SAIOAK - 2019
- #04. Zentrotik (2019/02/05) - "Voces en el Jardín" saioak PlayTime Laborategiaz hitz egingo du, Azkuna Zentroan Mabi Revueltak diseinatu eta zuzendu duen proiektua. Zinematekan sartuko gara zinema klasikoaren inguruan Rubén Corralekin hitz egiteko, eta Iratxe Fresneda zinemagilearen ikuspegitik ikusentzunezko narratibei buruz hausnartuko dugu.
- #05. Tailerrak (2019/02/12) - "Voces en el jardín" programaren bosgarren saioan taldean elkarlanean egiten ikasteaz eta egiten ikasteaz hitz egiten dugu. Horretarako Mónica Crespo idazlearen ikuspuntua entzungo dugu. Marcos Feijoo UKELABeko (UKELAB) sortzailea eta Miguel A. García soinu-artista, Musika Esperimental eta Soinu Arteko programaren arduraduna ere gurean izango ditugu.
- #06. Eszenatokiak (2019/02/19) - "Voces en el Jardín" saioak Borja Ortiz de Gondra eta Unai Izquierdo dramaturgoak eta Maria Ibarretxe koreografo eta artista bisuala gonbidatu ditu. Espazio eszenikoaz hitz egingo dugu. Nola mugatu eta hausnartzen da irudikapenaren magiaren inguruan eta agertokietan gertatzen den horretara: ezer ez da dena, eta dena da beste gauza bat.
- #07. Iraupen-lasterkariak (2019/02/26) - "Voces en el jardín" programak hiru korrikalari biltzen ditu saio honetan: Mayda Zabala, dantzari, koreografo eta Studio 9-ko zuzendaria; Carlos García de Marcos, ‘Manía’ aldizkariaren koeditorea; eta Jon Barrasa, bilboko Power Records disko-denda 30 urtez aurrera eraman duena. Ibilbide luzeko lasterketak egin dituzte eta kilometroak egiten jarraitzen dute.
- #08. Martxoaren 8 (2019/03/05) - Martxoaren 8rako egun gutxi falta direnean, honako partaideak gurekin izango dira: Nerea Gómez diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea. Ladies, Wine & Design (Bilbo) kolektiboaren kidea, non diseinuari, sormenari, negozioei eta bizitzari buruzko esperientziak elkartrukatzen diren. Naia Torrealdai, martxoaren 8ko eta Euskal Herriko mugimendu feministako koordinatzailearen parte dena; Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomia Feministako Josefina Roco Sanfilippo koordinatzailea; eta Marta Macho matematikan doktorea Mujeres con ciencia blogeko editorea.
- #09. Gutun Zuria saio berezia (2019/04/03-05) - Jaialdiko protagonistekin hitz egingo da, beraien iritziak eta hausnarketakazaltzeko.
- #10. Kolapso (2019/05/16) - "Voces en el jardín" programan Maria Ptkq gonbidatzen dugu, Ikerketa Artistikoko Doktorea eta Artes del colapso tailerraren sortzailea. Lantegi honek hainbat galdera planteatzen ditu eta programa honetan galdera horiei erantzunak ematen saiatuko gara. Zertan pentsatzen dugu kolapsoan pentsatzen dugunean? Leire Milikua arkitektoarekin hitz egingo dugu, bizi garen lurraldeaz eta bere jasangarritasunari dagokionez kolapsoaren ideiaz arduratzeko garrantziaren gainean.
- #11. Andreak (2019/06/05) - Astearte hontako "Voces en el Jardín" saioak María Ibarretxe eta Alaitz Arenzana gonbidatzen ditu, Sra Polaroiska kolektiboaren sortzeaileak. Kolektibo honek, zinema esperimentala, sorkuntza eszenikoa eta koreografia lantzen ditu bere lanetan. Ez dago adinik erritmorako izendutako lana, ekainaren 8an Azkuna Zentroan ikusgai egongo den instalazio berria da. Bestalde, bideo-sortzailea eta dokumentalista den Itxaso Diaz ere izango dugu gurekin. Beraien lanetan zahartzaroaren diskurtsoa nola artikulatzen duten ezagutuko dugu.
- #12. Fikzioak (2019/07/03) - "Voces en el Jardín" saioak Marta Gómez eta Juan Flahn gidoilariak gonbidatuko ditu gero eta nabariagoa den lanbide honetan duten esperientziaz hitz egiteko. Gidoi on bat gakoa al da gainontzeko guztia funtzionatzeko?.
- #13. Normaltasuna (2019/09/10) - "Normaltasunera bueltatzearen" ideiaren inguruan mugitzen gara eta Josune Muñoz entzungo dugu, Skolásticako fundatzailea, emakumeen literatura eskola. Aurtongo udazkeneko ikastaroetaz arituko gara berekin. Bestalde, Sara Fernández Altunarekin ere egongo gara, irailerako dituen proiektu akademikoetaz hitz egiteko.
- #14. AZ Ate irekien jardunaldia saio berezia (2019/09/23) - Ateak zabalik jardunaldirako, "Voces en el jardín" programaren edizio berezia prestatu dugu. Zer den irratia jendearentzat, lokuzioaren eta entzutearen esperientziaz elkarren artean hitz egiteko. Gerturatu zaitez partekatu nahi duzun zerbait kontatzera.
- #15. Nire gauzak bi etxetan (09/10/2019) - "Voces en el jardín" saioak Aitor Basauri aktore eta bidaiari inpenitentea; Maria Ibarretxe, Japonian egonaldi aberasgarritik datorrena, eta Adela Balderas unibertsitate irakaslea Oxforden gonbidatzen ditu. Noraezeko jarrera garatzeko arrazoiak kontatuko dizkigute. Non, nola eta zergatik bidaiatzen duten.
- #16. Irratiaren pozoia (2019/11/05) - Astearte honetan, omenaldia irratiari. "Voces en el jardín" saioak Idoia Lázaro, Jon Bilbao eta Juan Carlos de Rojo kazetariak eta Pedro Barea antzerki-kritikaria eta Informazio Zientzietako doktorea gonbidatuko ditu. Haiekin hitz egingo dugu Bilboko irratiaren eta irratiaren biologiaz, hiria eraikitzeko tresna gisa.
- #17. Gau Irekian 2019 saio berezia (2019/12/17) - Beste urte batez, Gau Irekian parte hartu genuen (Sarean-ek antolatuta), zuzeneko publikoa duen irratsaio berezi batekin. Bertan, auzoko pertsona eta kolektibo batzuen ahotsak izan genituen: Errotik, Sustraiak, Boga, Sarean, AMPA del colegio Miribilla, Souhail, Diosas de la máquina, Victoria Ascaso, Hibernando...
- Erlazionatutako jarduerak:
- consonni radio Az-rekin
Gutun Zuria Bilbao. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea - Bildumetan agertzen da:
- AZ Irratia - Kultura garaikidea
Dokumentazioa: