- Titulua:
- Oscar Gómez Mata. Deriben laborategia
- Programa:
- Artista AZ kideak
- Data:
- 2019-01-01 / 2022-04-30
- Artista(k):
- Gómez Mata, Oscar (1963- )López, Esperanza
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Egoitza artistikoa
- Etiketak:
- Arte garaikidea
Artea - Ikerketa
Pertzepzio geografikoa - Laburpena:
- Azkuna Zentroko egonaldian, Deriben katalogoa garatu du Esperanza Lópezekin batera. Katalogoak hainbat deriba edo ibilaldi proposatzen ditu, eguneroko hiri-paisaien behaketa eta esplorazioa lantzeko. Orain, koaderno bat sortzen ari dira, proposatutako deribak biltzeko. Deriba horietako batzuk esperimentatu nahi dituztenek Az Infon eska ditzakete. Horrez gain, Oscar Gómez Matak Makers pieza eszenikoaren estreinaldia egingo du 2021eko apirilean, Juan Loriente aktorearekin elkarlanean, 2020an Zentroan izandako egonaldian garatutako lana. Argia, denbora eta maitasunari buruzko obra bat da.
- Deskribapena:
- Oscar Gómez Mata eta Espe López artistek Deriben katalogoa sortzen dute; jarduera horretan
zenbait deriba gauzatzea proposatzen dituzte, eguneroko hiri-paisaiak behatzea eta esploratzea
landuz. Bi artistek deriba indibidualak proposatzen dituzte publikoarentzat, bertan momentuan
egiteko edota zure agendara egokitzeko
- Deriba ez da ohiko ibilaldia, ezta ikustaldi gidatua, historikoa, turistikoa edo kulturala ere. Era berean, ez da ahots batek zerbait kontatu bitartean egiten duzun ibilaldi bat ere.
- Pertsona batek banako deriba gutxi-asko luzea egiteko askatasuna hartzen duenean, onartzen du lekuz aldatzeko modu logikoari eta ezagunari uko egitea, ezezagunarekin topo egitea, eta bere buruari barne-bidaia batean joaten uztea. Pentsamenduaren lekualdatze gisa hartutako deriba, norbere barnean sartzeko bidea da, eta errealitatea beste modu batera hautemateko bidea ere bai.
- Kontua da paisaiaren eta parte hartzen duen pertsonaren barne-bizitzaren arteko loturak ezartzea. Garrantzitsua da lortu nahi den horretan zeure burua eramaten uztea, inguratzen zaituenarekin bibrazioa lortzeko, zure kontakizun pertsonala egunerokotasunaren jarioan agertu dadin. Bidaiatu, zure geografia ezagutzeko.
- Esperientzia indibiduala da denboran, esperientzia hausnarkorra eta poetikoa.
- Funtsean, kontua da egotea eta ez kezkatzea.
- Oinez hasi aurretik, egon apur batez eserita, laxo, burua lasai utziz.
- Ibili lasai, une bakoitzak eskatzen duen horretara egokituz erritmoa.
- Egon adi aurkitzen duzunaz ohartzeko: pertsonak, egoerak, objektuak...
- Erregistratu interesatzen zaizuna.
- Ez kezkatu, egiten edo sentitzen duzun guztia ondo dago.
- Erlazionatutako jarduerak:
- Makers
- Argitalpena:
- Deriben katalogoa
- Bildumetan agertzen da:
- Artista AZ Kideak
Dokumentazioa: