Azkuna Zentroko ‘kolektibo egoiliarra’ consonni izan da 2018an eta 2019an. Egoitzaren barruan, Bilboko arte- eta edizio arloko produktoreak kultura-edukiaren gogoetazko ahalmena eta zabalkunderako dituen aukerak aztertzea proposatu du.
Irratia hartzen du ardatz consonni proiektuak, formula kritiko gisa, kultura-edukia taldeka sortzeko eta anplifikatzeko. Irratia intimitateko eta, aldi berean, urruntasuneko esperientziak sortzen ditu; hedabide horretan gorputzaz kanpoko ahotsek gorputz irudikatuak eta benetakoak hezurmamitzen dituzte, egunerokoa, guztion arteko bizitza eraikitzen.
Bi urtez, consonnik irratsaioak egin ditu ikus-entzuleekin zuzenean, hainbat gai landu, eta era askotako profesionalak tartean sartuta. Show horiek bizirik iraungo dute gero, podcast gisa, kontsulta publikorako eskuragarri, Azkuna Zentroaren eta consonniren web orrietan.
Deskribapena:
RADIO SHOW consonni ."Arte y radio" (2018) - Oraingoan, irratiaren eta artearen arteko erlazioei ekingo diegu hainbat ikuspegitatik. Miguel Álvarez Fernándezek gidatuko du saioa, Alberto de la Hoz arduratuko da alde teknikoaz, eta Anna Ramos, José Luis Espejo, Sonia Fernández Pan, Juan José Torres, María Salgado, José Igés eta Amaia Urra egongo dira, besteak beste. Era askotako profesionalak hurbilduko dira artearen eta irratiaren arteko harremana aztertzeko, ikuspegi eta praktika desberdinetatik: pocasting-a, soinu-artea, arte-irratia, arteko instituzioen irratiak, irrati libreak, kulturakritika...
RADIO SHOW consonni. "Speech Sound" (2018) - Speech Sounds zientzia fikzioko kontakizun baten titulua da. Hari esker, Octavia E. Butler egileak kontakizun laburrik onenari emandako Hugo sari ospetsua irabazi zuen lehenengo aldiz 1984an. Gaitz baten istorioa da kontakizuna, bat-bateko eraso bat, hitz egiteko eta/edo irakurri, idatzi eta arrazoitzeko gaitasunari erasaten diona. Lagun batzuei gonbit egin diegu zientzia fikzio feministako eta afrofuturistako oinarrizko egile batek idatzitako testu ikaragarri eta inspiratzaile hau irakurri, entzun, interpretatu, aztertu, marraztu, kantatu edo dantza dezaten.
"Titania" (2018) - Titania da consonni argitaletxeak Tania Arriaga kazetari polifazetikoari eman dion programa. Oso ikuspegi pertsonal eta eszentriko batetik joz, komunikatzaile honek kulturaren, komunikazioaren, lesbianismoaren eta diruaren arteko harremanaren berri izan eta ulertuko du.
"Voces en el jardin" (2018-2019) - Alicia San Juanek gidatuta, arlo desberdinetako profesionalekin hitz egingo dute, eta haiek haien iritziak eta hausnarketak azalduko dituzte.
"Cerca del cielo no se vive bien. Historias del éter" (2019) - Irratiari buruzko irratsaioa Xabier Erkizia gidatutakoa . XX. mendeko hainbat pertsonaiaren bidez, ez soilik irratiak bere jaiotzatik izan dituen formak, baizik hartu ahal izan zituenak berrikusteko proposamena.
"¿Qué haría Barbarella?" (2019) - Soinu-espazio horretan, Arrate Hidalgok gidatuta, itzultzaile eta Ansible Fest zientzia fikzio feministako jaialdiaren antolatzaileetako bat den Arratek zehatz aztertzen ditu gaur egungo feminismoko funtsezko gaiak, zientzia fikzioaren bidez. Arraterekin batera, Laura Lazcano kritikaria egoten da, ikus-entzunezkoei eskainitako atalean..
"Contracömic" (2019) - Borja Crespok eta Elizabeth Casillasek gidatuta, komikian dauden beste mundu batzuk aurkitu nahi ditu: fanzinea, objektu artistiko gisa; autoedizioa, adierazteko modu gisa; tebeoa, aktibismo gisa....
"Black surgery. Robar como un artista" (2019) - Irratsaio esperimental honetan, Liben Svaartek aztertzen du nola lapurtzen duen artista batek musika-arloan. Programa-laborategi honetan, hutsetik sortuko dira kantuak, inprobisazioa erabiliz, eta teknikak eta esperimentuak sortuz.
"¿Hacia dónde va la propiedad intelectual?" (2019) - Intangiako abokatuak eta jabetza intelektualean adituak diren Conchi Cagidek eta Idoia San Matíasek ahalegina egingo dute egile-eskubideak kalera hurbiltzeko, artistei eta herritarrei hurreratzeko; eta, horretarako, sakon aztertuko dute jabetza intelektuala, eztabaida egingo dute izan diren berritasunei eta aldaketei buruz, eta artisten eta erabiltzaileen esperientziak emango dituzte ezagutzera.
"¿Phoenix Ragazza?" (2019) - Jone Uriarte eta Lur Olaizolaren gidatuta. Euskara hutsean egindako programa honek zinema eta irratiaren arteko erlazioa proposatzen du ikuspegi feministatik, begiak eta begirada entzute bilakatzeko.
"Voces que caminan" (2019) - Gabriel Villota gidatuta, soinudokumentalaren eta saiakeraren arteko formatu hibridoa proposatzen du. Musikak, ahotsak eta landako grabazioak bateratuz sortutako soinu-collagea du zati askotan; eta isiltasunaren bilaketan eta gorputzak mugitzean ateratzen duen soinuaren artean dabil.
"T.R.A.U.M.A. Transiciones, Resistencias, Amnesias, Utopías, Migraciones, Anormales" (2019) - Magda de Santok eta Duen Sacchik gidatutako irratsaioa da, queer/kuir/cuir komunitateko artista, ikerlari, kuratore, aktibista, idazle, sortzaile eta langileen diasporako eta migrazioko esperientziatik abiatuta sortutako kultura publikoak partekatzera gonbidatzen duena.
consonni RADIO CON AZ FEST (2019) - Amaiera-Radio Show Livea Alhondiga Bilbaoko auditorioan izango da, eta funtsezko hiru literatura-lan hartuko ditu ardatz gisa, elkarrekin imajinatzen jarraitzeko abiapuntu modura. Batetik, hirurogeita hamarreko hamarkadan idatzitako bi nobela: Marge Piercy-renMujer al borde del tiempo eta Lucy R. LippardenYo veo/Tú significas. Bestetik, Donna J. HarawayrenSeguir con el problema saiakera.