Arte bizien programazio egonkorrak forma artistikoen inguruko erakusketa, praktika eta ikerketa proposatzen ditu. Gorputza da elementu eszeniko nagusia, antolaketa koreografikoan edo espazialean, plastikoan edo performatiboan; eta, harekin batera, egitura narrativo berriak, formatu eta lengoaia berriak, sormen-aukerak pizten eta zabaltzen dituztenak. Musika esperimentalaren eta soinu-artearen esparruan, Zentroak apustua egiten du musikarekin eta soinuarekin lotuta dauden esperientzia artistikoen alde, musikalak edo harmonikoak ezinbestez izan beharrik gabe. Musika esperimentalaren eta soinuaren urteko programak nazioarteko eta bertako artistak biltzen dituzten musika-entzunaldiak ditu, eta soinu-sorkuntzari eta inprobisazioari buruzko tailerrak eta topaketak ere bai.