
- Titulua:
- The Artwork As a Living System
- Data:
- 2024-02-07 / 2024-05-28
- Lekua:
- Erakusketa aretoa, -2. solairua
- Artista(k):
- Sommerer C. y Mignonneay L.
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Laburpena:
- The Artwork As a Living System “Interfazearen artean” aitzindari izandako Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau artisten lana erakusten du. Lankidetzan garatu da, eta artea eta natura lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabiltzen diren teknikarik berritzaileenekin.
Alemanian (ZKM – Arte eta Baliabideen Zentroa, Karlsruhe), Austrian (OÖ Landes-Kultur GmbH, Linz) eta Belgika (iMAL – Art Center for digital cultures & technology, Brusela) egon ondoren, Sommerer-ek eta Mignonneauk erakusketa-proiektu espezifiko bat aurkeztuko dute Azkuna Zentroko Erakusketa Aretorako, beren lanaren ardatza islatzeko: artelanek sistema bizidun gisa jokatzen dute, bizitza ezin baita ulertu entitate bakar gisa, perspektiba asko gisa baizik. Horixe da teknologikoki sormenezkoak, zientifikoki irakasgarriak, artistikoki irudimentsuak eta arte digitalaren klasiko bihurtu diren pieza hauen leitmotiv-a. Horien bidez, funtsezko ekarpena egin diote XXI. mendeko arteari eta bizitza artifizialaren zientziari.
18 lanek osatzen dute erakusketa. Neurri handi batean instalazio interaktiboak dira, haietan pertsonek artelanak ukitu eta esperimentatzen baitituzte, ingurune naturalak arakatuz eta haiekin elkarreraginez, eta espazio digitalean aldi berean izandako eraldaketaren parte izanik. Artelanak arte digitalaren lan klasikoak dira ia, munduko arte, zientzia eta kultura digitaleko jaialdi nagusietan saritu dituzte, eta haietako asko 250 erakusketa baino gehiagotan erakutsi dira.
Multimedia artelanak dira, aurkikuntza zientifikoetan oinarrituak, eta landareen hazkuntza edo ordenagailuz sortutako izaki txikien portaera esploratzeko aukera ematen dute —hala nola euli eta kakalardoena— eta ekosistema konplexuetan integratzeko ere bai. Instalazioek sistema bizidunak simulatzen dituzte, haietan, landare batzuk ukituz, idazmakina batean tekleatuz edo pantaila baten aurrean mugituz eraldaketak sortzen baitira espazio digitalean.
Esperientzia artistiko honek zientziaren eta teknologiaren arlo desberdinei dagozkien kontzeptuak lotzen ditu: fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi, eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.
Erakusketa hau Karin Ohlenschlägerren kontzeptu batean oinarrituta dago eta ZKM | Centro de Arte y Medios Karlsruhe, Alemania, OÖ Landes-Kultur GmbH, Linz, Austria eta iMAL, Brusela eta Belgikak koproduzitu dute. Hasiera batean, Karin Ohlenschläger, Peter Weibel eta Alfred Weidingerrek komisariatu zuten. - Bildumetan agertzen da:
- Erakusketak
Dokumentazioa: