Thumbnail
Titulua: 
Ágil y un placaje. Ander Pérez Puelles [proyección]
Programa: 
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza, 2021-2022
Data: 
2022-09-26 / 2022-10-09
Lekua: 
Fernández del Campo aretoa, 0. solairua
Artista(k): 
Pérez Puelles, Ander (1996- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Proiekzioa
Etiketak: 
Ikerketa
Bideoarte
Laburpena: 
Ander Pérez artistak mugimenduaren eta grabazioaren ezaugarrien inguruko ikerketa aurkeztu du –Babesturen esparruan hasi du aurten–. Azkuna Zentroaren Sorkuntzan Laguntzeko Programa.
Deskribapena: 
Artistak Ágil y un placaje (Arina eta plakatze bat) proposatu zuen grabaketetarako objektuak sortzeko asmoz. Hala ere, azaldu duenez: "Objektuek leku periferikoago bat hartu dute, prozesuaren alderdi azalekoago eta mekanizistago horretan bakarrik ez geratzeko". "Intuizioa zuzena izan da, mugimenduan dagoen irudia eraikitzeak erakarri egiten nau oraindik ere. Musikaren antzekoa iruditzen zait, bietan zuzeneko feedback bat gertatzen baita ekintzaren eta emaitzaren artean", gehitu du.
Ágil y un placaje "iraileko erakusketarekin amaitzen ez den" ikerketa-prozesu baten hasiera da. Are gehiago, proiektua, Ander Pérezentzat, "hasiera oso indartsua izan da; zenbait lan-ildo azken hilabeteetan taxutu dira, eta, beraz, Ágil y un placaje izenburuak ez dio horietako bati ere erantzuten".
Beraz, proiektuaren bilakaera ikerketaren titulura heldu daiteke. "Oraintxe bertan kaleratu dezakedan gertukoena Intérprete ameno de canciones chuscas da; Asisko San Frantziskoren testu garaikide batzuetan eman zen deskribapen hori, fraide izan aurretik kalitate txarreko juglarea izan zela esanez; mugimenduan dagoen pertsona bat, jarrera amateur batetik edozer gauza egin dezakeena", aurreratu du artistak.
Sorkuntza Artistikorako Ate Irekien Jardunaldian, Ander Pérezek Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programako egoiliar gisa garatu duen prozesuaren zati bat partekatuko du. Hala, Kulturen Atariko Fernádez del Campo aretoan erakusten den emaitzaren prozesua aurkeztea baino, lan egiteko eta materialekin bizitzeko modua aurkeztuko du artistak.
Erlazionatutako jarduerak: 
Ander Pérez. Ágil y un placaje [Arina eta plakatze bat]
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak