Los Torreznos konpainiak El cielo eta La cultura piezak aurkezten ditu Prototipoak
topaketan.
EL CIELO El cielo pieza eszeniko hau jolas moduko bat da, kontrastean jartzen baititu dauden
ageriko elementuak (hodeiak, zuhaitzak, izarrak...) eta ikusten ez dena edo irudikatzen
dena (espirituak, irudikatutako formak, hautematen ez diren xehetasunak). Zerua
da ikusten dena eta ez dena islatzeko dugun ispilu handia. Lan honek irudizkoaren,
ameslariaren, eta zehatzaren arteko distantziak laburtzeko aukera planteatzen du.
LA CULTURA La cultura ekintza-lana da, oinarrian dena kulturari buruzko hitzaldi bat izan liteke, eta
ikuspegi desberdinetatik desegiten doa. Kultura, mugitzen garen lurraldea da. Ekintzaartearen
eta antzerki esperimentalaren arteko mugan dagoen lana da. Hitz gutxi eta oso
soilak erabiltzen dira. Umorea da hemen aletzen diren ideiak biltzen dituen materiala.