Thumbnail
Titulua: 
El cielo y La cultura
Programa: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
Data: 
2018-06-01
2018-06-02
Lekua: 
Kulturaren Ataria, 0. solairua
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Los Torreznos (1999 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Arte garaikidea
Ekintza
Laburpena: 
Los Torreznos konpainiak El cielo eta La cultura piezak aurkezten ditu Prototipoak topaketan.

EL CIELO
El cielo pieza eszeniko hau jolas moduko bat da, kontrastean jartzen baititu dauden ageriko elementuak (hodeiak, zuhaitzak, izarrak...) eta ikusten ez dena edo irudikatzen dena (espirituak, irudikatutako formak, hautematen ez diren xehetasunak). Zerua da ikusten dena eta ez dena islatzeko dugun ispilu handia. Lan honek irudizkoaren, ameslariaren, eta zehatzaren arteko distantziak laburtzeko aukera planteatzen du.

LA CULTURA
La cultura ekintza-lana da, oinarrian dena kulturari buruzko hitzaldi bat izan liteke, eta ikuspegi desberdinetatik desegiten doa. Kultura, mugitzen garen lurraldea da. Ekintzaartearen eta antzerki esperimentalaren arteko mugan dagoen lana da. Hitz gutxi eta oso soilak erabiltzen dira. Umorea da hemen aletzen diren ideiak biltzen dituen materiala.
Erlazionatutako jarduerak: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2018)
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak