Thumbnail
Titulua: 
One night at the golden bar
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2023-03-02
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Cortés, Alberto (1983 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Antzerkia
Etiketak: 
Sexu-nortasuna
Queer teoria
Laburpena: 
Alberto Cortés performer, eszena-zuzendari eta antzerkigileak One night at the golden bar izeneko azken sorkuntza aurkeztuko du, egilearen arabera "queer diskurtsoaren eta erromantikoaren arteko tentsio etengabean maitatzen duen gorputzaren ahultasuna azaleratzen du", eta hori kantatuz adierazten du.

Azken urteetan garatzen ari den kontakizun eszeniko horren beste kapitulu bat idatzi du Cortések, askotan autofikziokoa dena. Honako honetan, “aingeruaren irudi zerutiarraren iruditeriak gai ugari zeharkatu ditu: zer maskulinitatek gobernatzen gaituen, zer hauskortasun eta arrakala ez diren ari aipatzen, zer identitate dauden leku zaurgarri bezain izugarrian, zapaltzen gaituen patuari nola kantatu. Ahultasun egoera bat bilatzen duen kantika da, ahultasunean ezkutatzen diren afektuen eta edertasunaren boterea agerraraziko duena. Azaleratuz aldi berean ahula eta izugarria den leku batean zer identitate dauden, eta gorputz horiek nola babestuko ditugun, maite dutenean nola sentitzen diren publikoki oihukatzen dutenean”.
One night at the golden bar honek Mecanoren La fuerza del destino abestira garamatza, bi lagunek taberna batean era konponezinean elkar topatzeari buruzkoa, queer ikuspegitik ari zaigu, leku horietan sortzen diren istorioez, genero-identitateez eta maitasuna adierazteko modu ugariez.
Deskribapena: 

Kontzeptua, dramaturgia, testuak eta interpretazioa: Alberto Cortés
Musika eta soinu-espazioa: César Barco Manrique
Argiztatzea: Benito Jiménez
Jantziak: Gloria Trenado
Mugimenduko laguntza: María Cabeza de Vaca
Eszena-guneko laguntza: Víctor Colmenero
Argazkia eta bideoa: Clementina Gades y La Cura
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak