Thumbnail
Titulua: 
Residencia internacional del cómic (2022-23)
Data: 
2023-02-23 / 2023-04-02
Artista(k): 
Chotil, Clara (1992 - )
Ganuza, Andrea (1988- )
Gosselin, Charlotte (1996 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image - Angoûleme
La Maison De La Litterature - Quebec
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Komikiak
Laburpena: 
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, beste urrats bat eman du Nazioarteko Komiki Egoitza sortzeko. Egoitza gurutzatua izango da, hiru lagunentzat: Quebeceko Maison de la Litäature, Angoûlemeko Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image eta Bilboko Azkuna Zentroa.

Esperientzia hori erakunde horien arteko hitzarmen baten emaitza da. Hitzarmen horren helburua da komikigintzaren esparruan sorkuntza sustatzea eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa bultzatzea, nobela grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan, beste diziplina garaikide artistiko batzuetako artistekin konektatuz.

Egonaldi horiek ondoz ondo garatuko dira Angoûlemen (hilabete 1, urtarrilaren amaieratik 2023ko otsailaren amaierara arte), Bilbon, Azkuna Zentroan (hilabete 1, otsailaren amaieratik 2023ko apirilaren hasierara arte) eta Quebecen (hilabete 1 2023ko apirilean). Hiru egonaldiek bat egingo dute jaialdi aldi batekin egoitza bakoitzean (Angoûlemeko Nazioarteko Komiki Jaialdia, Gutun Zuria Bilbao. Nazioarteko Letren Jaialdia Bilbon; eta Quebeceko Quebec BD Jaialdia).

Hautatutako pertsonek lan partekatuko tailer bat izango dute hiri bakoitzean, eta, bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko dute egoitzen iraupena estaltzeko.

Pertsona hauek aukeratu dira: Andrea Ganuza (Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao), Clara Chotil (Angoûleme), y Charlotte Gosselin (Quebec).

Etxepare Institutuaren laguntzarekin.
Erlazionatutako jarduerak: 
¡Hay caldo!
Bildumetan agertzen da:
Komikigintzan nazioarteko egoitza