- Titulua:
- AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2021)
- Data:
- 2021-09-16
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Sinposioa, jardunaldia eta hitzaldia
- Etiketak:
- Arte-sorkuntza
Egoitza artistikoak
Narrazio-forma berriak - Laburpena:
Hogeita hamar sortzailek baino gehiagok dute zentroarekin lotura programazioaren ildoen inguruko ikerketa, sormena eta ekoizpena sustatzen duten ekimenen bidez: zuzeneko arteak, kultura digitalak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta arte bisualak, publikoei gerturatuko zaizkie, nahiz egindako obren bidez nahiz sortzeko prozesuen bidez.
Aurtengo jardunaldian azken hilabeteetan Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezian lan egin duten artisten proiektuen aurkezpena nabarmentzen da. 2020an aktibatu zen deialdi hori Covid-19ak erasandako prozesuen eta ikerketen garapena bultzatzeko. Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martinez eta Iker Vázquezen lanak egongo dira ikusgai urriaren 10era arte Zentroko zenbait gunetan. Babestuko egoiliarrak dira, baita ere, Miriam Isasi eta Borja Crespo & Raquel Meyers, eta hauek irailaren 16an irekiko dituzte beraien guneen ateak Mediateka BBKn, sormen-prozesuak aurkeztu eta partekatzeko. Gainera, Mediatekan bisita gidatuak egingo dira, ekipamendu horretan dauden espazioak eta baliabideak eta egiten diren jarduerak ezagutzeko.
Azkuna Zentroari atxikitako Isabel de Naverán, Laida Lertxundi eta Aimar Arriola artisten eta ikertzaileen lan prozesuak ikusi ahal izango dira Ate Irekietan Lantegia. Ideien laborategian dituzten guneetan. Gainera, Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe), Azkuna Zentroko artista AZ kideek, Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat liburuaren irakurketa egingo dute sei ahotsetara.
Jardunaldi horren esparruan, Tractora artisten kooperatibaren #Kinu5 saioa ere egingo da, kolektibo egoiliarren programaren barruan. Ainara Elgoibarrek eta Usue Arrietak gidatuta, Kinu autoprestakuntzako tresna bat da esperientzia sortzaileak partekatzeko, eta, horien bidez, espazioak irekitzeko tokiko eragileen ekoizpenerako eta prestakuntzarako, haien beharrizanetatik eta nahietatik abiatuta.
Ate irekien jardunaldia aukera egokia da Ana Laura Aláez artista bilbotarraren Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketa bisitatzeko -egungo panoraman nabarmenetakoa-, baita Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren esparruan abian jarritako instalazioak ere. Honako proiektu hauek daude ikusgai: Zuhaitz bidaiariak, José Ramón Ais artistaren zuhaitz-lerrokadura, Zentroko terrazan instalatua; BroadWindow, Diego Solaguren eta Sébastien Tripod arkitektoen biotopo-formako interbentzioa, Iparragirre kaleko fatxadan; eta Elssie Ansareo artistaren BIO-INT-DÍA argazki-instalazioa, Atarian.
- Deskribapena:
TOPAKETA PROFESIONALA
12:00 - Ongietorria. Fernando Pérez. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria. Gonzalo Olabarria. Bilboko Udaleko kultura-zinegotzia 12:05 - Sorkuntza artistikoari laguntzeko estrategiaren aurkezpena. Rakel Esparza, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko programazio-arduraduna 12:15 - Mikrofono irekia. Proiektuen aurkezpena- Kolektibo egoiliarra: Pez estudio, Elisa de los Reyes García
- Azkuna Zentroko ikertzaile azkideak: Aimar Arriola & Isabel de Naverán
- Nazioarteko egonaldiak: José Ramon Ais, José Ramon Ais, Azkuna Zentroa – ArtistaxArtista (Habana) praktika artistikoen egonaldia
- Babestu. Sorkuntza artistikoari laguntzeko programa: Karlos Martinez & Lidia Zoilo
- ArtxiboAZ. Sonia Marcos
- Arteetako eta kultura garaikideko praktika eta teoria masterra: Arantxa Pereda, Mawa y Andrea Estancona
- Iker Vázquez · Az Reality Lab
- Tipi · Inventario del rellano. Un inventario de lo imposible
- Diego Sologuren & Sébastien Tripod · BroadWindow
- Irati Inoriza · Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo
- Isabel de Naverán · La ola en la mente
- Maider Aldasoro · Aurrean goxo
- Aimar Arriola & Manu Arregui · Un deseo de Forma
- Borja Crespo & Raquel Meyers · Elige tu propia normalidad
- Miriam Isasi · Resina, brea y glicerina
- Laida Lertxundi · Autoficción
- Ana Laura Aláez · Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío (Erakusketa Aretoa)
- José Ramón Ais · Baso bidaiariak / Bosques viajeros | Terraza
- Nestor Lizalde · Aquelarre eléctrico | Terraza
- Elssie Ansareo · BIO-INT-DÍA | Ataria
- Erlazionatutako jarduerak:
- Tractora Koop E. Kinu
Karlos Martínez B. Plan K. Güt [performancea]
Iker Vázquez. Az Reality Lab [erakusketa]
BroadWindow
Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo (Inor ez da bi aldiz bainatzen ibai berean, urtegi berean baizik) [erakusketa]
Isabel de Naverán. Uhina gogoan
Maider Aldasoro. Aurrean Goxo [erakusketa]
Aimar Arriola. Forma-desira
Borja Crespo & Raquel Meyers. Aukeratu zeure normaltasuna
Miriam Isasi. Resina, brea y glicerina (Erretxina, brea eta glizerina) [erakusketa]
Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío
Sra Polaroiska. Emakume jakintsuen kontseilua
Baso bidaiariak / Bosques viajeros
BIO_INT_DIA - Bildumetan agertzen da:
- Bitartekaritza - AZzabalik