- Titulua:
- Un helado con sabor sendero
- Programa:
- Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
- Data:
- 2023-05-30 / 2023-06-03
- Lekua:
- Lantegia, BAT Espazioa
- Artista(k):
- Jiménez Landa, Fermín
- Komisarioa(k):
- Casado, RosaLópez, Maider (1975- )Noël, StéphanePérez, Fernando
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Instalazio artistikoak
Biologia
Arte garaikidea
Erakusketak - Laburpena:
Fermin Jiménez Landak Un helado sabor sendero sortu du Prototipoak jardunaldietarako, silfioaren eta mihiluaren arteko harremanaren inguruan eratutako proiektua.
Sukaldaritza, botanikako ekintza entropikoa, iraungitzeak eta galerak, nekazaritza, egintza kolektiboa, hedonismoa eta beste gai batzuk uztartuz, “Un helado sabor sendero” lanak mihiluaren familiako hainbat landareren laboreak aurkezten ditu, silfio gisa proposatutakoak: Bilboko kioskoetan banatzen den basa-mihiluaren zaporeko izozki bat.
Urrea bezain baliotsua zen silfio-landarea; antzinate klasikoaren hasieratik gordetzen zen, ongailu, lurrin, afrodisiako eta sendagai gisa. Landarea duela bi mila urte desagertu zen arrastorik utzi gabe, eta, hala, betiko galdu zen lurrina. Gizateriak kontzienteki desagerrarazi duen historia idatziaren lehen espeziea da.
Botanika garaikidean, hainbat landare ikertzen dira silfioa zein izan daitekeen jakiteko, landareak bizirik iraun dezakeelako eta mundu guztiaren aurrean ezkutatuta egon daitekeelako. Proiektu artistiko honek ardatz bat du bereziki, basa-mihilua, sasikoa, belar txarra, Gilles Clementek “hirugarren paisaia” deitu zuen horretan bizi dena: bide ertzak, gizakiaren erabakiezintasunaren eta zoriaren ondoriozko leku mugakide horiek, giza ordenamendutik kanpo daudenak.- Erlazionatutako jarduerak:
- Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2023)
Metakoadernoak. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren sorkuntza-koadernoek - Bildumetan agertzen da:
- Erakusketa proiektuak