Arkeologia Itzulitara - 43°15 '35” N 2°56'14.9″W lanak 3023. urtean irekiko den denboraren kapsula bat erakutsi eta emango du, egungo une historiko eta ekologikoaren testigantza gisa. Hermetikoki zigilatuta, bildutako objektuen aukeraketa bat dauka, Azkuna Zentroko eta UPV/EHUko Arte eta Kultura Garaikideko Praktikaren eta Teoriaren Berezko Masterreko ikasleekin egina.
Master honetan Iratxe Jaiok + Klaas van Gorkumek emandako mintegian, parte-hartzaileek aukera izan dute hainbat gai lantzeko: kolapso ekologikoa, orainaren herentzia eta kultura-jardunean oso epe luzeko ikuspegia aplikatzeak dituen ondorioak: Zer esan nahi du objektu artistiko bat egoteak bizitza garaikidearen berehalako arretaren ekonomiaren esparrutik harantz? Zer gertatzen da inork ez badu ikusten edo esperimentatzen, ezkutatuta dagoelako? Zer gertatzen da bakarrik aurkitzen badute etorkizun urrun batean gure kode kultural gutxi edo bat ere ez duten izakiek?
Kaxa beltza galdera horiei buruzko gogoetaren emaitza da. Parte-hartzaileek prozesuaren urrats bakoitza dokumentatu, eta edukiaren inbentario zehatza sortu dute, eta bermatu dute haren existentziaren erregistro bat geratuko dela desagertu aurretik.
2023ko ekainak 2: Kulturen Atarian kutxa beltza kokatzeko zeremonia.
Parte-hartzaileak: Xabier Barrutia, Miren Bayona, Ekain, Paula Carcamo, Victor Díez, Juana Esparza, Sabin Fígaro, Koldo Gutiérrez, Edurne Iriondo, Arantzazu Luzarraga, Lucía Meyiro, Iñaki Olarra, Alfredo Olarra, Jesús M.ª Platón, Manuela Varona, Kaizen Vegas, Juan Viedma.