- Titulua:
- Somewhere from here to heaven
- Data:
- 2022-10-28 / 2023-04-16
- Lekua:
- Sala de exposiciones, planta -2
- Artista(k):
- Komisarioa(k):
- Ortega, Garbiñe (1981- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Ikus-entzunezkoen artxiboak
Baillie, Bruce (1931-2020)
Zinema esperimentala - Laburpena:
- Somewhere from here to heaven erakusketak Bruce Baillieren film-unibertsoak inspiratutako belaunaldi ezberdinetako artisten konstelazio bat marrazten du. Bruce Baillie ezinbesteko zinemagile bat izan zen 1960ko hamarkadan: abangoardia zinematografiko iparramerikarraren garrantzitsuenetako bat eta "zinema esperimentala" delakoaren sustatzaile handi bat. "1961ean, Bailliek, beste lagun zinemagile batzuekin batera, emanaldi bat antolatu zuen Canyoneko (Kalifornia) etxe batean, “beste inon ongietorrian ez ziren filmak” erakusteko, eta hori bakarrik bazen egintza iraultzaile bat une horretan. Keinu espontaneo horren ondoren, komunitate handi bat sortu zen. Horrek, bada, San Francisco Cinematheque elkartea eta orain arte munduko abangoardia-zinemaren banaketa-enpresa garrantzitsuenetako bat den Canyon Cinema kooperatiba sortu zituen", azaldu du Garbiñe Ortega erakusketaren komisarioak. Erakusketak bi zati ditu. Lehena komunitate horrek –Bailliek eta Chick Strandek, Gunvor eta Robert Nelsonek, Lawrence Jordanek eta beste batzuek–, 1940ko eta 1950eko hamarkadetako ekimenek inspiratuta, oraindik ere bizirik dagoen "familia" zinematografiko zirraragarri eta estimulagarria sortu zueneko garaira hurbiltzen da. Erakusketaren bigarren zatiak Azkuna Zentroak Baillieren iruditeriak inspiratuta lan berriak sortzeko gonbidatu dituen lau artistaren lana hartzen du. Hona aipatu artistak: Apichatpong Weerasethakul (Thailandia), Ben Rivers (Erresuma Batua), Ana Vaz (Brasil) eta Eduardo Williams (Argentina). Ikus-entzunezko piezak egin dituzte Bruce Baillierekin eta haren filmen (Valentín de las Sierras, Here I am, Mass for the Dakota Sioux eta All My Life, besteak beste) unibertsoarekin elkarrizketan. Lan berri horiez gain, erakusketak J.P. Sniadecki zinemagileak ex profeso egin duen pieza bat aurkezten du: azken urteetan Brucerekin bizi izandako une intimoez betetako film bat, Baillie-ren beraren amaitu gabeko film baten irudi argitaragabeekin.
- Erlazionatutako jarduerak:
- Zinemateka. Somewhere from here to heaven
Garbiñe Ortega, Apichatpong Weerasethakul, Ben Rivers & Eduardo Williams. Elkarrizketa - Argitalpena:
- Somewhere from here to heaven [Katalogoa]
- Bildumetan agertzen da:
- Erakusketak
Dokumentazioa: