- Titulua:
- Arkitektura goiztiarrak
- Data:
- 2022-05-10 / 2022-09-18
- Lekua:
- Lantegia, BAT Espazioa
- Artista(k):
- Valcárcel Medina, Isidoro (1937- )
- Komisarioa(k):
- Guzmán, Ktristine (1974- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga BilbaoMUSAC - Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Laburpena:
- Arkitektura goiztiarrak urbanizatzeko eta eraikitzeko proposamenen bilduma bat da. Valcárcel Medinak egin zituen 1984 eta 1992 artean, artistaren hitzetan, "hiri-espazioko errealitate berehalakoaren eta ustez hura eratzen duten egituren artean dagoen erabateko kontraesana agerrarazteko" asmoz.
Lehen begiratuan, piezek arkitektura-planoak dirudite, dagozkien soluzio teknikoekin, garai hartan egiten ziren hainbat eraikinen antzekoak diren eskuz egindako marrazkiekin. Tituluak arretaz irakurtzen hasiz gero, ordea —Torre para suicidas, Edificio para parados, Colonia de chabolas… (Suizidentzako dorrea, Langabeentzako eraikina edo Etxola saila)— antzematen da ez direla ohiko proiektuak, proposamen kontzeptualak edo eginezinak direla, ez eraiki ezin direlako, baizik eta bideragarriak izateko beste garai eta pentsamolde bat beharko lituzketelako.
Kristine Guzmánek komisariatutako erakusketa honetan, hogeita hamar proiektu inguru erakusten ditu; eta haietan Arte Plastikoen 2007ko Sari Nazionalak agerian jartzen du arkitekturak beste bizimodu batzuk edo espazioen beste erabilera batzuk proposatzeko duen gaitasuna, politikari eta gizarteari eragiten dieten eztabaidei bide emanez. - Erlazionatutako jarduerak:
- Planotik bolumenera. Arkitektura goiztiarrak erakusketako maketa-jokoa
Solasaldia Isidoro Valcárcelekin - Argitalpena:
- Arkitektura goiztarrak [Katalogoa]
- Bildumetan agertzen da:
- Erakusketa proiektuak
Dokumentazioa: