Thumbnail
Titulua: 
Mario Paniego. Espacio public(itari)o
Programa: 
Komsiario berriak. Komisariatuak garatzeko programa
Data: 
2020-12-03 / 2021-01-31
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0.solairua
Artista(k): 
Komisarioa(k): 
Paniego, Mario (1978- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Komisariotza
Instalazio artistikoak
Publizitatea
Laburpena: 
Mario Paniegok publizitateak eremu publikoan duen eragina berrikustea proposatzen du, urtarrilaren 31ra bitartean Kulturen Atarian ikusgai egongo den Espacio públic(itari)o erakusketaren bidez.

Komisariotza bultzatzeko eta artearen munduko profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak duen Komisario Berriak programaren esparruan, Mario Paniegok gonbit egiten digu gogoeta egitera, gaur egun publizitatea zenbateraino dagoen hedatuta, «non ezinezkoa baita eguneroko bizitzan sortzen duen zaratatik urruntzea. Espazio publikoen eta pertsonalaren zati handi bat kentzen digu. Estimuluz betetzen gaitu eta geure buruaz husten», adierazi du.

Proiektu honen bidez, Mario Paniegok erakusten ditu São Paulo, Wrocław eta Grenoble hirietako eremu publikoan publizitatearen erabilera murrizteko abian jarri diren ekimenak, baita nola ezarri diren ere.

Bestetik, erakusketak biltzen ditu gai honen inguruan lan egiten duten Laura Marte, Jason Eppink, Maider López, Tony de Marco, Dobro eta Vermibus nazioarteko kolektiboen eta artisten jarduera artistikoa eta aktibista, publizitate-euskarriak erabili baitituzte beren proposamenetarako edota eremu publikoa gogoeta soziala sortzeko. Erakusketa osatze aldera, Irene Cuesta del Cura eta Eder Gutiérrezen piezak izango dira ikusgai. Pieza horiek EHUko Arte Ederretako eta IED KUNSTHALeko ikasleei irekitako deialdiaren bidez hautatu dira, proiektuan parte hartzeko.

Espacio públic(itari)o erakusketa-proiektuaren barruan, Mario Paniegok joan den azaroaren 27an, Black Fridayrekin batera, ekintza bat egin zuen Bilboko kaleetan eta Azkuna Zentroan, eta pantaila batzuetatik publizitatea hustea sustatu zuen, Vermibus artistak 2014az geroztik bultzatzen duen bezala, NO-AD DAY ekimenaren bidez, eta Buy Nothing Day mugimenduarekin bat etorriz.
Erlazionatutako jarduerak: 
Espacio public(itari)o. Mahai-ingurua
Bildumetan agertzen da:
Komisario berriak. Komisariatuak garatzeko programa