Thumbnail
Titulua: 
Expografía retrospectiva
Programa: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
Data: 
2021-02-04 / 2021-02-06
Lekua: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Artista(k): 
Fernández, Amalia (1970- )
Komisarioa(k): 
Casado, Rosa
Pérez, Fernando
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Arte eszenikoak
Zirrarak eta sentimenduak
Performancea
Laburpena: 
Amalia Fernándezen Expografía retrospectiva (Atzera begirako espografia) proiektuan hainbat egoera-objektu daude; performer-ek aktibatuko dituzte, eta horien edukia, instalazio-bertsioan, artistaren pieza eszenikoen atzera begirakoa da.

Zentroan egonaldia izan ondoren, publikoen komunitateek ezagutzen ez dituen korridore, hormarte eta txoko ezkutuz beteta dauden hiru eraikinetatik dabil artista. Egonaldi horretan eta espazioen ikerketa horretan oinarrituta, leku horietan berriz bisitatu ahal izango diren haren lehenagoko piezen zatiak erabakiko ditu. Site-especific proiektu hau guztiz lotuta dago gertatzen den espazioarekin, "arkitektura material eta fisiko bezala, lantoki moduan eta obra ekoizteko leku gisa".

Horrela, ondoz ondokoak ez diren zortzi orduko iraupena duen pieza honetan, AZko hiru eraikinak piezaren dramaturgiarako funtsezko gune bihurtuko dira. Bertan, sei performer-ek espazio horiek erabiliko dituzte museo-instalazio formatuko hainbat obra aktibatzeko, eta jendea haietan ibili ahal izango da (sartu eta irten), museo erraldoi bat balitz bezala. Esperientzia estetikoa da, iraupen luzeko formatukoa, eta hamahiru lan labur ditu, elkarren artean independenteak, zeinak 45 minutuz aktibatuko diren begizta batean.
Erlazionatutako jarduerak: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2021)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak