Thumbnail
Titulua: 
Ion Munduate. Rosa de los vientos
Programa: 
Artista AZ kideak
Data: 
2022-01-01 / 2024-12-31
Artista(k): 
Calvo, Blanca (1963- )
Munduate, Ion (1969- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Performancea
Laburpena: 
Ion Munduatek, Blanca Calvorekin batera, proiektu bat jarriko du abian. Hiru ardatzez osatuta dago, lotura bidezko engranaje baten pieza modura funtzionatzen dutenak: maitasuna ekoizpen gisa, haizeen arrosa eta konstelazio esekia. «Proiektuaren oinarria dira mugimendua, harmonia eta maitasuna ekoizpen gisa, elementuak, ideiak eta kontakizunak mugiarazten dituen faktore modura ulertuta. Engranaje horren gainean, haizeen arrosa dago, eta haren gainean nabigatu eta gidatuko gara», aurreratu du artistak. Proiektua bi urtez garatuko da, eta «erakusten ditu nire lanaren ildoak osatzen dituzten elementuen kezkak, desirak eta gai nagusiak eta horien arteko tarteko espazioa. Gainjarrita, esekitako konstelazioa, zeru bat, urteetan zehar nigan eragina izan duten eta nire erreferenteak izan diren artistekin izandako topaketa eta ikusgarritasununeena », gehitu du.
Deskribapena: 
Normalean, gertakizunez pentsatzen dugunean, edo gure norabidea, gure etorkizuna proiektatzen dugunean, puntu finko batetik besteetarantz egiten dugu. Ulertzen dugu ez dela kontu bera puntu finko batetik pentsatzea eta mugimendutik pentsatzea, mugitzen egoteko eta zehaztu gabeko beste mugimendu baterantz jotzeko kontzientziaz pentsatzea.
Proiektuaren helburua da hausnarketa egitea lan-prozesuei ekiteko jarreran eta ohituran izandako aldaketez. Proiektuaren oinarria dira mugimendua, harmonia eta maitasuna ekoizpen gisa; elementuak, ideiak eta kontakizunak mugiarazten dituen faktore modura ulertuta.
Erlazionatutako jarduerak: 
Ion Munduate. Rosa de los vientos [Tailerra]
Bildumetan agertzen da:
Artista AZ Kideak