“Kalabaza Tripontzian (1984, Juan Bautista Berasategui) kontatzen den istorio
batek gose diren ardi batzuei buruz hitz egiten digu. Ardiak belarra jatera jun
eta honek “Aurrean goxo! Aurrean goxo!” esaten die. Beraz ardiak bertan duten
belarra jan beharrean aurrerago dagoen belar goxoaren bila juten dira. Aurreko
belar goxoa jatera dijoazenean honek “Aurrean goxo! Aurrean goxo!” esaten
die. Beraz ardiek berriz ere aurrera jarraitzen dute. Hurrengo belarrak eta hurrengoak
berdina esanda, ardiak belar goxoaren bila dabiltza etengabe, ibiliz eta
ibiliz, jateko desira asetu gabe. Kalabaza Tripontziak erantzuteko boterea ematen
dienean hauek hurrengo belarrari “Bertan goxo! Bertan goxo!” erantzun eta
ordutik bertan dutena da belar goxo, asetzeko nahiko.
Hemen “Aurrean Goxo” desio bilketa bat da, bizitza aspergarri baten barnean
sortzen den fantasia bat. Unibertso baten eraikuntza, nigan egon daitezkeen
desiorik egiazkoenak asetzeko