Thumbnail
Titulua: 
¿Qué haría Barbarella?
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
Data: 
2019-03-12 / 2019-10-15
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0. solairua
Egilea(k): 
consonni
Hizlaria(k): 
Hidalgo, Arrate
Lazcano, Laura
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Feminismoa
Zientzia-fikzioa
Kultura garaikidea
Laburpena: 
"¿Qué haría Barbarella?" Arrate Hidalgok gidatuta, consonnik aurkezten duen irratsaioetako bat da bere consonni radio Az-rekin irrati-egorlean. Soinu-espazio horretan, itzultzaile eta Ansible Fest zientzia fikzio feministako jaialdiaren antolatzaileetako bat den Arratek zehatz aztertzen ditu gaur egungo feminismoko funtsezko gaiak, zientzia fikzioaren bidez. Arraterekin batera, Laura Lazcano kritikaria egoten da, ikus-entzunezkoei eskainitako atalean.
Deskribapena: 

PROGRAMAK

  • #01. Entropia sukaldean (2019/03/12) - 1967an, AEBetako artista eta egile esperimental Pamela Zolinek zehatz aztertu zuen Kaliforniako etxekoandre Sarah Boyle-ren eldarniorainoko gogaitasuna, La muerte térmica del universo, entropiari buruzko tratatu gisa. Lehen pasarte honetan, etxeko espazioaz hitz egingo dugu, eta, horretarako, hauek aztertuko ditugu: kontakizun eta eleberri espekulatiboa, Stepfordeko emazteak eta beste film batzuetan agertzen den bere onetik ateratako etxekoandrearen arketipoa, eta Laboria Cuboniks kolektiboak gai honetaz egindako Manifestu Xenofeministak duen ikuspegia.
  • #02. Harreman-galaxiak (2019/04/09) - Monogamiaren hautabide diren erlazioen esplorazioa oso arlo ezaguna izan da zientzia fikzioan hasieratik bertatik. Marge Piercy utopiko feministaren Woman on the Edge of Time eleberri klasikoa abiaburutzat hartuta, lehen atal honetan, espekulazio politikorako elementu gisa hartuko dugu poliamodioa. Bestalde, amodiozko hirukoteak eta Estatuko eta nazioarteko espekulatiboko adibideetan izandako bertsio desberdinak ikusiko ditugu, ikus-entzunezko zientzia fikzioko sexualitatearen imajinarioa landuko dugu, geure buruari galdetuko diogu ea lortzen ote dugun patriarkatua bazter uztea poliamodioaren arloko adierazpiderik sonatuenetako batean, eta, era berean, James Tiptree, Jr.-rekin batera, Bestea den alienarekiko desirak dituen alderdirik arazotsuenak ikertuko ditugu. Hori guztia, Brigitte Vasallok Pensamiento monógamo, terror poliamoroso saiakeran biltzen dituen ideiekin zeharkatuta.
  • #03. Intimismo siderala (2019/05/07) - Hirugarren atal honetan, jarraipena emango diogu emakumeak drama intimistaren erdigunean jartzen duen tradizio luzeari, eta drama hori planetatik kanpoko dimentsioetara eraman duten fikzioak ikertuko ditugu. Literaturako zientzia-fikzio laburrean amatasunak eta ezkon harremanek hartzen dituzten formei erreparatuko diegu, eta arreta bereziz landuko ditugu espainierazko ekoizpena, Kubako Maielis González egile eta akademikoaren eskutik. Laura Lazcanok ikus-entzunezkoen arloko kanpoko espazioa aurkeztuko du, emakumeengan kodetutako gatazken agertoki gisa.
  • #04. Probeta erradiaktiboak (2019/06/18) - Gutako zenbat gara gai emakume zientzialari baten izena esateko, Marie Curie alde batera utzita? Non daude Frankenstein, Jekyll, Strangelove emakume doktoreak? Ahanzturan gelditu ziren, lankideek, senarrek edo mentoreek zientziaren historiatik ezabatutako ezin konta ahala emakume bezala? Atal honetan aztertuko ditugu genero espekulatiboko emakume zientzialarien genealogia eta mendebaldeko zientziaren patriarkatuarekin izandako erlazio ugariak, Gwyneth Jonesen Como la vida misma eleberria ardatz gisa hartuta. Ikus-entzunezkoen arloan, Laura Lazcanok 50eko hamarkadako B serieko emakume zientzialarien figura aztertuko du, eta nola egin duen aurrera gaur egungo zineman. Azterketa hori egiteko, S. García Dauder eta Eulalia Pérez Sedeñoren Las “mentiras” científicas sobre las mujeres saiakeran oinarrituko gara, eta gonbidatu berezi bat izango dugu: Gabriela Damián Miravete egile mexikarra, Tiptree 2018 saria irabazi zuena Soñarán en el jardín kontakizunarekin
  • #05. Queer denboran barrena (2019/07/16) - Joan den ekainean Stonewalleko matxinaden berrogeita hamargarren urtemugako LGBTQ+ ospakizunak izan direla-eta, bosgarren atal honetan, queer esparrua ikertzen eta praktikatzen duen espekulaziozko fikzioan murgilduko gara. Le Guin-en The Left Hand of Darkness lan klasikoko generoaren berrirudikapen zehatzak dituen mugetatik abiatu gara, Monique Wittig-en Pentsamendu heterozuzenaren laguntzaz. New Yorkeko Samuel Delany-ren obrako hiriko gay genealogia berraztertuko dugu, eta loturak marraztuko ditugu haren idazketaren eta Hiromi Goto-ren hausnarketa queer eta dekolonialen artean, Jack Halberstam teorialariak "queer denbora" deitzen duenaren bidez. Laura Lazcanok 70eko eta 80ko hamarkadetako zinemako queer zientzia fikzioko lehenengo adibideak ekarriko dizkigu, New Queer Cinema eta haren adierazgarriak, eta egungo fikzioan transexualitatea nola islatzen den azalduko digu. Bestaldeko, Estatuko egungo egoerako ahots bisexual gazte batzuk entzungo ditugu, eta espainieraz adierazten den pentsamendu transfeministaren indar espekulatiboa aztertuko dugu.
  • #06. Planetarteko festa-zapuztaileak (2019/10/16) - Pasarte honetan ibilalditxo bat egingo dugu umorearen planetaz kanpoko mugetatik, Estatu Batuetako Susan DiRende-ren Upronounceable (Aqueduct Press) eleberri laburreko zatiak abiaburutzat hartuta. Horrez gain, tresna gisa hartutako umorea izango dugu hizpide, genero-betaurrekoetatik ikusita, Maldita la gracia (Cerbero) antologiaren koeditorea den Almijara Barbero Carvajal egilearekin, eta hautatutako egileetako bati, Eva Duncani, galdetuko diogu ea zer dela eta Murtzia. Lazcanoren besaulkian, AEBetako eta Europako zineman zientzia fikziozko komediaren eta sexuaren artean dagoen erlazioaren berri jakingo dugu. Hanka-puntetan ikusiko dugu komediaren eta zentsuraren arteko lotura, Magdalena Mouján Otaño argentinarraren Gu ta gutarrak ipuineko istorioaren bidez, eta esploratuko dugu nola mugitzen den zoriontasuna horren guztiaren inguruan, festa-zapuztaile feministaren arketipoaren eskutik, Sara Ahmed filosofoak La promesa de la felicidad saiakeran (Caja Negra) egindako definizioa aintzat hartuta.
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea