Oraingoan, irratiaren eta artearen arteko erlazioei ekingo diegu hainbat ikuspegitatik.
Miguel Álvarez Fernándezek gidatuko du saioa, Alberto de la Hoz arduratuko da alde
teknikoaz, eta Anna Ramos, José Luis Espejo, Sonia Fernández Pan, Juan José Torres,
María Salgado, José Igés eta Amaia Urra egongo dira, besteak beste. Era askotako
profesionalak hurbilduko dira artearen eta irratiaren arteko harremana aztertzeko,
ikuspegi eta praktika desberdinetatik: pocasting-a, soinu-artea, arte-irratia, arteko
instituzioen irratiak, irrati libreak, kulturakritika...