Thumbnail
Titulua: 
Radio show consonni. Artea eta irratia
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
Data: 
2018-03-22
Lekua: 
Lantegia 2, 2. solairua
Egilea(k): 
consonni
Hizlaria(k): 
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Artea eta irratia
Podcasting-a
Arte garaikidea
Kultura garaikidea
Laburpena: 
Oraingoan, irratiaren eta artearen arteko erlazioei ekingo diegu hainbat ikuspegitatik. Miguel Álvarez Fernándezek gidatuko du saioa, Alberto de la Hoz arduratuko da alde teknikoaz. Era askotako profesionalak hurbilduko dira artearen eta irratiaren arteko harremana aztertzeko, ikuspegi eta praktika desberdinetatik: pocasting-a, soinu-artea, arte-irratia, arteko instituzioen irratiak, irrati libreak, kulturakritika...
Deskribapena: 
Programa bi eztabaida-mahaitan banatuko da. Hasteko, honako hauekin izango dugu hizketaldia: Anna Ramos, Radio Web MACBA (Bartzelona) online irrati-proiektuko arduraduna; José Luis Espejo, zenbait proiektu kolektibotako parte-hartzailea -hala nola mediateletipos.net eta Museo Reina Sofía-ren RRS Radio (Madril)-; eta Juan Jesús Torres, komisarioa eta arte-kritikaria, eta José Guerrero (Granada) arte garaikideko zentroan izandako Radio BiB- Rambla proiektuaren arduradunetako bat.
Horren ondoren, Amaia Urra artistak esku hartuko du; eta, jarraian, bigarren eztabaida-mahaiarekin hasiko gara. Hor, honako hauek hartuko dute parte: Sonia Fernández Pan, komisario (in)dependentea, ikertzailea, eta Esnorquel irrati-esperimentuaren eta online artxiboaren sortzailea; José Iges, konpositorea, artista multidisziplinarioa eta arte-irratian aitzindaria Espainian; eta Maria Salgado, poeta eta ikertzailea. Azken honek emango dio itxiera irrati-show-ari ekitaldi batez.
Bestalde, modu birtualean, hauek esku hartuko dute: Xabier Erkizia, soinu-artista eta ekoizlea, lehenik Artelekuri eta orain Tabakalerari lotutako soinu-sorkuntzako Audiolab espazioan (Donostia); Elisa McCausland, kazetaria, kritikaria, herri-kulturan espezializatutako ikertzailea, eta hainbat irratsaiotako lankidea -hala nola Ágora Sol Radio-ren Sangre Fucsia fanzinea (Eskalera Karakola-tik), Carne Cruda (Diario.es) eta Radio3-ren (RNE) El Efecto Dopler-; eta TEA Fm irrati-eskolako (Zaragoza) (Premio Ondas 2012) Chusé Fernández eta La Sonidera-ko Toña Medina, biak ala biak soinu-sorkuntzan ardaztuak, eta La Casa Encendida-ko Laboratorio de Radio Experimental-en eta irrati fikzio eta performance askoren arduradunak.
Programan, Leire Palaciosek ahotsa jarriko die ikus-entzuleek egindako galderei eta hausnarketei, eta, era berean, #consonniRadioconAZ traola erabiliz sare sozialetan agertutako iruzkinei. Bitartean, Dibujatolrato taldeak, biñetetan marraztuko ditu esku-hartzeetan izandako unerik gogoangarrienak. Bestalde, hainbat irratik emango dute saioa, zuzenean edo aurretiaz grabatuta, FM-ren bidez zabaltzeko, besteak beste, hauek: Casares Irratia (Donostia), TEA FM (Zaragoza), Radio Vallekas (Madril).
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea