Hitza, adierazpen literarioaren bitarteko legez eta pertsonen arteko komunikazioaren eta elkarrekintzaren ardatz legez; hitza da, hain zuzen ere, Azkuna Zentroaren ardatz programatikoetako bat. Programazioak literaturaren ikuskera garaikideari heltzen dio, liburuak, letrak eta irakurketa gaindituz, eta zabaltzen da ahozko adierazpenaren eta transmisioaren artera, ikus-entzunezko narratibara, marrazkira eta komikira. Era berean, ezagutzera ematen du bertako sormen urbanoa eta euskarari lotutakoa, publiko familiarrari lotuago dauden adierazpenak, eta azaleratzen ari diren ahots berriak eta hegemonikoak ez diren hizkuntzetakoak.