Bartzelonako Núria Guiu dantzari eta koreografoak Likes pieza aurkeztuko du Azkuna Zentroan: buruz burukoa aldarrikatzen du, Interneteko intoxikazioaren aurrean.
Deskribapena:
Like batek ordezkatzen al zaitu? Sare sozialetan metatu dituzun like edo jarraitzaile kopuruak definitzen zaitu zu? Zenbat balio du ‘Gustatzen zait’ batek? Non dago errealitatearen eta digitalaren arteko hesia? Bartzelonako Núria Guiu dantzari eta koreografoak Likes pieza aurkeztuko du Azkuna Zentroan: buruz burukoa aldarrikatzen du, Interneteko intoxikazioaren aurrean. Likes lanaren abiapuntuan, Youtubeko bi fenomeno ezagunen azterketa dago: cover dantza, batetik, eta hainbat yoga teknikari buruzko tutorialak eta bideoak, bestetik.
Ikuspegi sozio-antropologiko batetik, artistak ikusleei ekiten die, gure gizarte digitaletan like batek duen balioaren inguruko arrazoibidea eraikiz. Aro digitalean gorputzak duen presentziari buruzko begirada koreografiko freskoa da lan hau.
Dantza, bereziki pop kulturari eta musikari lotutako dantza, sare sozialen bidez jendartean zabal hedatu den gertakaria da. Koreografiako urratsen itxurazko soiltasunak malgutasun kulturalari ematen dio bide, cover dantzariak haietaz jabetu, eta dantzatzen dituztenean. Likes lanaren abiapuntuan, koreografia / cover dantza horietako batzuk daude, batetik, eta sarean oso hedatuta dagoen beste gertakari bat, bestetik, hain zuzen, yoga, Interneten bidez estilo desberdinak zabaldu, jendarteratu eta hibridatu baitira.