Logo
Mancuso, Stefano (1965- )
Stefano Mancuso (Catanzaro, Italia, 1965), ikertzailea, irakaslea eta idazlea, landare-neurobiologiaren sortzailea da.

Florentziako Unibertsitateko irakaslea, Sorbonne-Paris-Cité Unibertsitateko eta Kitakyushu Unibertsitateko (Japonia) irakasle elkartua, eta Landare Neurobiologiako Nazioarteko Laborategiko zuzendaria da.

'Landareen Seinaleztapena eta Jokabidea' aldizkari zientifikoko erredaktoreburua eta ‘Landareen Seinaleztapen eta Jokabideko Nazioarteko Sozietatearen’ sortzailekidea da. TEDGLOBALen (2010) aritu zen txostengile; ‘Zure bizitza aldatuko duten 20 pertsonetako bat’ zerrendarako hautatu zuten (La Repubblica, 2014); eta ‘Mundua aldatuko duten pertsonen’ zerrendan ere sartu zuten (New Yorker, 2014). Landareetan inspiratutako soluzio teknologikoak lortzen aritzen den PNAT start-up-aren (2014) sortzailekidea izan zen.

Liburu zientifiko ugari idatzi ditu, eta 300 egunkaritan baino gehiagotan jardun du. Idatzi dituen oraintsuko liburuen artean, hauek ditugu: 'Verde Brillante' (Giunti Editore 2013), 23 hizkuntzatara itzulia eta Zientzia Jendarteratzeko Sari Nazionalaren (2013), Gambrinus sariaren (2014) eta Wissenschaftsbuch des Jahres sariaren (2016) irabazlea; ‘Sensibilidad e inteligencia en el mundo vegetal' (Galaxia Gutenberg, 2015); Carlo Petrini-rekin batera idatzitako 'Biodiversos' (Galaxia Gutenberg, 2016); eta ‘El futuro es vegetal' (Galaxia Gutenberg, 2017). 2018an, ‘The Florence Experiment’ izeneko erakusketa asmatu eta ekoitzi zuen Carsten Holler-ekin batera.

ArtxiboAZan