Logo
Montero, Rosa (1965- )

Madrilgo Goi Mailako Kazetaritza Eskolan titulatua, 1970etik hainbat hedabiderekin kolaboratu du, eta 1977tik El País egunkarirako lan egiten du.

1978an Mundo de Entrevistas Saria irabazi zuen, 1980an Kazetaritza Literarioaren Sari Nazionala, eta 2005ean bizitza profesional osoari emandako Madrilgo Prentsa Elkartearen Saria.

2017an Letren Sari Nazionala irabazi zuen. 2022an Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina lortu zuen, eleberrigintzan, kazetaritzan eta saiakeran egindako ibilbide luzeagatik.

Hogei eleberri baino gehiago idatzi ditu, horietako asko sarituak, hala nola “La hija del caníbal” (Espasa, 1997), Primavera de Novela saria 1997an; “La Loca de la casa” (Alfaguara, 2003), urteko libururik onenaren Qué Leer Saria 2004an, Italian argitaratutako atzerriko libururik onenaren Grinzane Cbavour saria 2005ean, “Roman Primeur” saria 2006an (Frantzia) eta Grand Prix Littéraire de Saint-Emilion, Pomerol, Fronsac (2005-2006); “Lágrimas en la lluvia” (Seix Barral, 2011) eta “Lágrimas en la lluvia. Cómic” (Planeta Cómic, 2011), 2011ko Komikirik Onenaren Saria herri-bozketaz (Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azoka); eta “La ridícula idea de no volver a verte” (Seix Barral, 2013), Madrilgo Kritika Saria (2014) eta Prix du Livre Robinsonnais 2016, Plessis Robinsongo liburutegiko atzerriko eleberrien kategorian.

Bere azken lana, “La desconocida” (Alfaguara, 2023) eleberri laburra, lau eskutara idatzi du Olivier Truc-ekin.

ArtxiboAZan