Thumbnail
Titulua: 
Principiantes
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2024-12-12
Lekua: 
Lantegia 1, Kubo Baltza, 1. solairua
Artista(k): 
Mantecón, Carlota (1984 - )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Dantza
Etiketak: 
Gorputza
Emakumeak
Emakumeei buruzko azterlanak
Laburpena: 
Principiantes sorkuntza-praktika eszeniko garaikide bat da; praktika horretan, 60 urtetik gorako 10 emakumeri gonbita egin zaie gorputz kolektibo bat eraikitzeko, beren gorputzak, ahotsak, aktibatuz, eszenan elkarrekin egoteko moduak eta erak bultzatuz, ni indibidualetik abiatu eta gu kolektibo baterantz eginez.
Carlota Mantecón dantzari eta koreografoa lagun izan dute prozesu horretan, dantzaren eta performatibitatearen arloko tresnak eskainiz eta praktika aktibatuz, eta azkeni, publikoarekin partekatu dute praktika, dispositibo eszeniko modura.
Deskribapena: 
Principiantes 60 urtetik gorako emakumeekin gorputz kolektibo bat sortzeko nahiaren emaitza da. Gorputz bat, gorputz amateur eta ez-akademikoez aktibatua, zeinak baikaramatza gure buruari galdetzera zer-nolako balioa duen mugitzen ari den gorputz batek kolektibitate-ekintza batean. Gorputz bat, singulartasunaren autonomiaren eta pluraltasunaren ahalmenaren artean aktibatzen dena.
Emakumeek beren haragiak jausten ikusi dituzte betiereko gaztetasunaren irudia jaun eta jabe den gizarte batean. Praktika honek askatasunezko espazio bat irekitzen du adineko gorputzetik eta gorputzen artean. Prozesuaren amaieran, publikoaren begiradarekin bat egiten dugu; izan ere, praktikaren konplize bihurtzen da publikoa, kutxa eszenikoaren barruan emakumeekin biribilean jarrita, halako eran non kolektibitate-ekintzaren parte baita.

Fitxa artistikoa:

Kontzeptua, koreografoa, bideratzailea: Carlota Mantecón
Performerrak: 10 emakume lokal
Soinua: La bailarina, Alberto Iglesias / Made to Stray, Mount Kimbie
Banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa

Argazkia © Alberto Reverón
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak