Logo
Mantecón, Carlota (1984 - )
Dantzaria eta koreografoa da Carlota Mantecón, eta koreografiaren, dantzaren, performatibitatearen eta kuradoretzaren arloetan lan egiten du. Gaur egun, “Las voces” prozesua lantzen ari da; bertan, ahotsaren bibrazioa ikertzen dihardu, ekintza plural eta fantasmagoriko baten bidez. Luz Prado performer eta biolinistarekin lankidetzan aritu da zenbait proiektutan; honako hauetan esaterako: “Un mismo movimiento”, mugitzean eta jotzean sortzen den arrastoaren eta oharkabeko memoriaren ikerketa; “Dance, no goal”, dantzaren zentzua berritzea eta dantzaren historiak adineko dantzariekin; eta “Esto no es una prueba de sonido”, dantzako solo edo soinu-duo bat, gorputzak mugitzean egiten duen soinua anplifikatzean datzana.
ArtxiboAZan