Thumbnail
Titulua: 
Evolución desde la imperfección: Arte, Realidad Virtual y Neurociencia
Data: 
2024-10-25 / 24-11-24
Lekua: 
Mediateka. Galeria
Artista(k): 
Zirrarak eta sentimenduak
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Artea eta teknologia
Errealitate birtuala
Musika
Laburpena: 
Evolución desde la imperfección: Arte, Realidad Virtual y Neurociencia ikus-entzunezko proiektua bat da, artea, teknologia, musika eta emozioak elkarri uztartuz eratua.

Silvia Sánchez artistaren 7 obra fisiko original ditu erakusketak ardatz; obra horiek bizitza hartzen dute erakusketan, 3d-ko errealitate birtualeko betaurrekoei esker.
Inperfekzioan eta asimetrian oinarritutako hizkuntza piktorikoa erabiliz, Silvia Sánchezek gonbita egiten digu emozioen munduan murgiltzeko, emakumearen ahalduntzean oinarriturik, “haien alderdi ugarien oparotasuna erakutsiz eta inperfekzioaren edertasunari buruzko galderak sorraraziz”, artistak berak nabarmendu bezala.

BBK eta Tecnaliaren laguntzarekin.
Deskribapena: 

Evolución desde la imperfección: Arte, Realidad Virtual y Neurociencia proiektuak agerian uzten du arte tradizionala teknologiaren bidez nola eboluzionatzen ari den, eta nola iristen den, bide horretatik, publikoen komunitate orotara, baita gazteenetara ere.
Horrez gain, Silvia Sánchezek Ikerketa eta Garapen Teknologikorako TECNALIA Zentroarekin batera garatutako mundu mailako arte- eta neurozientzia esperimentu aitzindari baten emaitzak erakusten ditu, arteak gizartean duen eragin positiboa berresten dutenak.

Bisita gidatuak erakusketan zehar Silvia Sanchez artistarekin.

  • Urriak 15, asteartea
  • Urriak 30, asteazkena
  • Azaroak 20, asteazkena
  • Ordua: 18:00-19:00
  • Edukiera: gutxienez 3 pertsona, gehienez 20 pertsona
  • Mediatekan: 
    Gomendatutako bibliografia
    Bildumetan agertzen da:
    Erakusketa proiektuak