Thumbnail
Titulua: 
LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea
Data: 
2024-12-17 / 2025-03-02
Lekua: 
Mediateka. Galeria
Artista(k): 
Paschetta, Leticia
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Arkitektura
Zirrarak eta sentimenduak
Instalazio artistikoak
Jokoak eta jolasak
Laburpena: 
Leticia Paschetta artista eta arkitektoak bere “paisaia ludikoen” proposamen berri bat aurkeztuko du Mediateka Galerian. Artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak.
Giza interakzioan ardaztutako instalazioak dira. Sortzailearen hitzetan, "gure pertzepzioa eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aldatzeko aukera aztertzen dute".
LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea instalazioa ehun-espazio esekien gisa egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean.
"Lanbroa eta lainoa kontzeptu liluragarriak dira, artista asko inspiratu dituzte historian barrena, errealitatearen izaera, memoria eta pertzepzioa aztertzeko, misterioa, egoera emozionalak, ziurgabetasuna eta identitatea sinbolizatzen baitituzte. Lanbroan ezabatzen dira errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak, espazio anbiguo eta konplexu bat sortzen da, eta, hor, ikusten duguna gure irudimenarekin osatzen da", azaldu du Leticia Paschettak.
Hortik abiatuta, publikoari proposatzen dio "Bruma instalazioko paisaia ludikoan jolastea, garbia ez denaren eta lausoaren artean, sumatzen, agertzen, ezkutatzen, aurkitzen denaren eta harritzen gaituenaren artean".
Deskribapena: 

Erakusketarekin lotutako jarduerak:

  • Sarrera-ibilbideak

    Ostirala: Otsailak 7, 14, 21, 28
    Ordutegia: Urtarrilean 18:00etan , Otsailean 18:30ean
    Iraupena: 15min
    Hizkuntza: Euskara eta gaztelania, eskariaren arabera. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean, bisita euskaraz izango da.
    Edukiera: gehienez 20 pertsona bisita bakoitzeko, gidaz gain.
    Edukiera minimoa: 4 pertsona

  • Irakurketa eta sorkuntza artistikoko saioak Mediatekan

    Instalazio artistiko honen lanbro artean paseatuz, haurrek aukera izango dute irakurketak eta leku ezinezkoak aurkitzeko, horietan irakurri eta esperientzia sortzaileak izateko.

    Data: Urtarrilak 11, 25; otsailak 8, 22, larunbata
    Ordua / Iraupena: 17:30 / 60’
    Adina: 6-12 urte
    Espazioa: TK101
    Edukiera: 15 lagun gehienez
    Sarrera: Dohainik Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago
  • Mediatekan: 
    Gomendatutako bibliografia
    Bildumetan agertzen da:
    Erakusketa proiektuak