Crónicas complejas zeharkako gune bat da, arte- eta osasun-gaiei buruzko pentsamendua, hausnarketa eta sorkuntza jorratu nahi dituena. Gaixotasunak dituzten pertsonak, osasun- eta kultura-arloko erabiltzaileak eta profesionalak, eta gai horiekiko interesa duten pertsonak biltzen ditu.
Osakidetzarekin lankidetzan, eta Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Unitatearekin batera, proposamen hau elkargune soziosanitario gisa artikulatzen da, gaixotasun kroniko konplexuak dituzten haurrei bozgorailua eman nahian.
Deskribapena:
Kit tresna diseinatzea eta sortzea
Gurutzetako pediatriako langileekin lankidetzan, erreminta bat diseinatu da kontakizuna aktibatzeko. Oinarrizko KIT mugikorra tresna metodologiko erraza da: erraz erabiltzeko moduko diseinua, ariketa edo jokoen jarraibideak eta proposamenak dituena (inprimatu edo modu digitalean egin daiteke). Pediatria Unitatean uzteko pentsatuta dago baina edozein unetan eta lekutan erabil daiteke. Elkarrizketa pizteko tresna bat da, eta erabilgarria izan daiteke hala esperientzia izan duten pertsonentzat nola tratamendu bat hasi berri dutenentzat, bai idazten/marrazten duenarentzat, bai irakurtzen duenarentzat.
Tailer/topaketa bat egin zen Azkuna Zentroan KIT tresna praktikan jarri eta kontakizun kolektiboa eraikitzen hasteko. 2021eko abenduaren 14an, hainbat pertsonak parte hartu zuten tailerrean: pazienteak, senideak eta medikuak.