- Titulua:
- The endgame [Tailerra]
- Programa:
- Amphitryon
- Data:
- 2016-11-11 / 2016-11-13
- Lekua:
- Lantegia 1, 1. solairua
- Artista(k):
- Andrés, Olatz de
- Komisarioa(k):
- Revuelta, Mabi (1967- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Taillerra
- Etiketak:
- Dantza garaikidea
Xakea - Laburpena:
- Azkuna Zentroak arte eszenikoen eta arte plastikoen tailerra antolatu du, Olatz Andrés koreografoak zuzendutako eta Egonaldi Artistikoen Amphitryon Programan izandako egonaldiaren barruan irailean estreinatutako The Endgame pieza eszenikoaren osagarri.
Olatz de Andrések eta Mabi Revuelta artista plastikoak (The Endgame piezaren Laborategi Kontzeptualaren eta bisualaren arduraduna) zuzendutako tailer honetan, xake-jokoak arte eszenikoekin, arte plastikoekin eta historian barrena xakea metafora gisa erabili duten beste diziplina batzuekin -literatura edo zinema dokumentalarekin- duen harremana aztertu nahi dute.
Tailerra bereziki zuzenduta dago arte plastikoak eta eszenikoak erabiltzen dituzten sorkuntza-prozesu multidisziplinarioak lantzeko interesa duten pertsonei, artistei, dantzariei, aktoreei, eta Arte Ederretako eta dantza eta antzerkiko ikasleei, betiere, prozesu eszeniko, artistiko edo hibrido bat garatzen hasi edo horretan sakondu nahi badute.
Bi ikuspegi hauetatik landuko da: erreferentziak aztertzeko saioak, eta praktika fisiko eta koreografikoko saioak (hau egiteko, dantza-arloko ezagutzak izatea eskatuko da). Saioei buru emateko, ekintza performatibo bat egingo da Azkuna Zentroko Kultura Atarian. - Deskribapena:
-
EGITARAUA
Ostirala, azaroak 11
- 16:00h - Tailerraren aurkezpena. The Endgame pieza eszenikoa egiteko landutako erreferentziako materiala aztertzea
- 18:00h - Praktika fisiko eta koreografikoko saioa
- 16:00h - Praktika fisiko eta koreografikoko saioa
- 10:00h y 16:00h - Praktika fisiko eta koreografikoko saioa
- 18:00h - Ekintza performatiboa Kulturen Atarian
- Erlazionatutako jarduerak:
- Olatz de Andrés. The endgame
- Bildumetan agertzen da:
- Bitartekaritza - Arte biziak
Dokumentazioa: