Thumbnail
Titulua: 
The endgame [Tailerra]
Programa: 
Amphitryon
Data: 
2016-11-11 / 2016-11-13
Lekua: 
Lantegia 1, 1. solairua
Artista(k): 
Andrés, Olatz de
Komisarioa(k): 
Revuelta, Mabi (1967- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Taillerra
Etiketak: 
Dantza garaikidea
Xakea
Laburpena: 
Azkuna Zentroak arte eszenikoen eta arte plastikoen tailerra antolatu du, Olatz Andrés koreografoak zuzendutako eta Egonaldi Artistikoen Amphitryon Programan izandako egonaldiaren barruan irailean estreinatutako The Endgame pieza eszenikoaren osagarri.
Olatz de Andrések eta Mabi Revuelta artista plastikoak (The Endgame piezaren Laborategi Kontzeptualaren eta bisualaren arduraduna) zuzendutako tailer honetan, xake-jokoak arte eszenikoekin, arte plastikoekin eta historian barrena xakea metafora gisa erabili duten beste diziplina batzuekin -literatura edo zinema dokumentalarekin- duen harremana aztertu nahi dute.
Tailerra bereziki zuzenduta dago arte plastikoak eta eszenikoak erabiltzen dituzten sorkuntza-prozesu multidisziplinarioak lantzeko interesa duten pertsonei, artistei, dantzariei, aktoreei, eta Arte Ederretako eta dantza eta antzerkiko ikasleei, betiere, prozesu eszeniko, artistiko edo hibrido bat garatzen hasi edo horretan sakondu nahi badute.
Bi ikuspegi hauetatik landuko da: erreferentziak aztertzeko saioak, eta praktika fisiko eta koreografikoko saioak (hau egiteko, dantza-arloko ezagutzak izatea eskatuko da). Saioei buru emateko, ekintza performatibo bat egingo da Azkuna Zentroko Kultura Atarian.
Deskribapena: 

EGITARAUA

Ostirala, azaroak 11
  • 16:00h - Tailerraren aurkezpena. The Endgame pieza eszenikoa egiteko landutako erreferentziako materiala aztertzea
  • 18:00h - Praktika fisiko eta koreografikoko saioa
Larunbata, azaroak 12
  • 16:00h - Praktika fisiko eta koreografikoko saioa
Igandea, azaroak 13
  • 10:00h y 16:00h - Praktika fisiko eta koreografikoko saioa
  • 18:00h - Ekintza performatiboa Kulturen Atarian
Erlazionatutako jarduerak: 
Olatz de Andrés. The endgame
Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Arte biziak