Tentelontzia. Ipuin-zeharkaldi bat Flandriako pinturarekin harremanean erakusketan, Ana G. Lartitegui artista bilbotarrak gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratutako "Tentelontzia" (A Fin de Cuentos, 2023) libururako sortu dituen jatorrizko akuarelen bilduma osoa egongo da ikusgai.
Deskribapena:
Liburuak ergelen hiri batean bizi eta asko aspertzen den “mutil bizkor” baten istorioa kontatzen du. Asperdura hori gainditzeko, erabakitzen du auzokoari txantxa bat egitea. Hortik aurrera, gertaerak kateatu egiten dira bidaia eldarniotsu eta gorabeheratsu bat sortuz eta era askotako pertsonaiak tartean sartuz. Azkenean, modu harrigarri eta ustekabeko batean, gertaeren ardura hasieran sortu zituen pertsonari egokituko zaio.
Testuarekin batera, ahozko tradizioaren estiloari jarraituz, El Bosco, Brueghel Zaharra, Patinir eta Flandriako pinturako beste maisu batzuen obretako eszena satirikoak eta kostunbristak aipatzen dira, giza ergelkeriaren gehiegikeriak islatu nahian.