Thumbnail
Titulua: 
nana, concierto para durmientes
Programa: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
Data: 
2018-06-01
Lekua: 
Lantegi 1, planta 1
Artista(k): 
Dr. Kurogo
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Musika Kontzeptuala
Intimitatea
Laburpena: 
nana, concierto para durmientes esna, lo edo erdi lo dauden entzuleentzako iraupen luzeko kontzertua da.

Zortzi orduko iraupena du kontzertuak, eta loaren egoera eta fase ezberdinak laguntzeko pentsatuta dago: lokartzea, lo egitea, esnatzea. nanan, antolaketa tradizionala (entzuleak musikariaren aurrean eserita edo zutik jartzen dituena) aldatu egiten da, ohean jartzen da, ikusle-musikari ardatz bisuala ezabatuz eta, beraz, entzutea bultzatuz. Bestalde, entzute hori –agian hasieran erne– lausotu egiten da loaren etorrerarekin edo lo egiteko egoerekin, eta kontzertuaren ohiko entzute kontzientea ekintza sentsorial bihurtzen da, kontzientzia-maila aldatu ahala aldatzen dena.
Kontzertuaren espazio publikoa espazio pribatu anitz bezala birmoldatzen da (habia, loti bakoitzaren ohea), non entzuleak bildu ahal diren aldi berean beren indibiduo izaera baieztatuz. Era berean, lotaren intimitatea partekatutako eta elkarrenganako konfiantzazko ekintza bihurtzen da, beste gorputzen hurbiltasuna dela eta, gure arbasoen klan edo tribura edo, besterik gabe, gure haurtzaroko udalekuetara igorriz.
Bestalde, kontzertua erabat egituratutako ekitaldia da, eta Kurogo doktoreak publikoari emandako kronogramari jarraituz interpretatuko du programa osoa. Kontzertuaren mugimendu eta zati ezberdinak 90 minutuko tarteetan banatzen dira, loaren zikloei erreferentzia eginez. Era berean, testurak eta soinuak aldatu egiten dira gauean zehar, Txinako medikuntza tradizionalak gorputzaren organo eta errai ezberdinen aktibazioari ematen dizkion orduekin solastatzeko ahaleginean; saio bat, bide batez esanda, medikuarena baino ebokatzaileagoa eta artistikoagoa.
Deskribapena: 
nana, concierto para durmientes esna, lo edo lo dauden entzuleentzako iraupen luzeko gaueko kontzertua da. Zortzi orduko iraupena du kontzertuak.

23:00 - Lotan daudenei harrera egitea, infusioak eta gorputzak egokitzea.
00:00 - Argia itzali edo gutxitu egiten da eta kontzertua hasten da.
00:30 - Ordu honetatik aurrera, kontzertua loaldi fasean sartzen da, eta soinuak arinagoak bihurtzen dira, baina ez dira inoiz desagertzen.
07:30 - Ordu honetatik aurrera, kontzertua esnatzeko fasean sartuko da, soinu intentsitatea progresiboki handituz.
08:00 - Kontzertuaren amaiera.
08:30 - Gosaria.
Erlazionatutako jarduerak: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2018)
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak